Urriaren 1 eta 2a: Palentziako Mendiak

Datorren Urriak 1 eta 2an irteera antolatu dugu Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera, Palentzaiko mendietara joango gera oraingoan. Irteeraren xehetasunak hauexek dira:

  • Irteera, larunbata, urriaren 1ean
  • Aurreikusi ditugun irteerak:
    • Urriak 1: Puerto de San Glorio – Peña Prieta (2539 m) – Cardaño de Arriga
      • 18 Km-ko ibilbidea.  1150 m-ko gorako desnibela.  7 – 8 orduko ibilbidea
    • Urriak 2: Espigüete (2451 m).  Igoera ekialdeko ertzetik, jeisiera Iparraldeko Arrailetik
      • 13 Km-ko ibilbidea.  1150 m-ko gorako desnibela.  5.5 – 6.5 orduko ibilibdea.
      • Burua babesteko kaskoa eramatea derrigorrezkoa da.

Irteera bakoitzaren azalpena eta ibilbidea gure webgunean deskargatu ditzakezu.

  • Alojamendua: Curavacas aterpetxea (Triollo)
  • Derrigorrezkoa da federatuta egotea
  • Prezioa:
    • Bazkideak: 100 €
    • Ez Bazkideak: 120 €

Irteera larunbat goizaldean izango da.

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • 25 plazako muga dago
  • Irteera Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera egingo dugu
  • Izena ematerakoan 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan.
  • Irteeraren prezioan, autobusa eta aterpeko afari, gosari eta gaua pasatzea sartzen dira.
  • Ordainketa egiteko kontu zenbakia: ES85 3035 0078 8407 8000 5897

Irteerarako izen-ematea asteartean, irailaren 13an irekiko da


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude