Uztailak 23-24-25: Pirinioak – “3000 Ibones”

Artousteko lakua

Datorren Uztailaren 23, 24 eta 25ean hiru eguneko irteera antolatu dugu Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera, “3000 Ibones” zeharkaldiko hiru etapa egitera. Irteeraren xehetasunak hauexek dira:

Irteeren azalpen testuak hemendik deskargatu ditzakezue.

Gailurrak egiteko derrigorrezkoa izango da ondorengo materiala eramatea:

  • Buruko babesgarria edo kaskoa
  • Palas gailurra egiteko: arnesa, lotzeko soka eta zortzi edo jaitsigailua

Irteera larunbat goizaldean izango da. Irteeraren prezioa hauxe da:

  • Bazkidea FEDME txartelarekin: 155 €
  • Bazkidea FEDME txartel gabe: 185 €
  • Ez Bazkidea FEDME txartelarekin: 203 €
  • Ez Bazkidea FEDME txartel gabe: 233 €

Irteeraren prezioan, autobusa eta aterpeko afari, gosari eta gaua pasatzeak sartzen dira.

Aterpearen edukiera eta autobusaren plazak direla-eta, izen ematea mugatuta egongo da. Gogoan izan irteera honetarako derrigorrez federatuta egon behar dela Frantziar Pirinioetako estaldurarekin.

Izen-ematea datorren asteartean, uztailaren 12an irekiko dugu.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude