Uztailaren 2a: Olheta – Larrun – Azkaine

Gure ibilaldia Traberina jatetxetik abiatuko dugu, non errepidea gurutzatuko dugun eta, metro batzuk bertatik egingo ditugun Askainerantz, “Chemin de Putxu” deritzon bidea hartu arte eskuinerantz. Bide honi jarraituz, pixka bat aurrerago, eskuinerantz joko dugu GR 10a iritsi arte; bertatik gorantz egingo dugu, baina ADI! Metro batzuk gorago GR10a utzi eta eskuinerantz egin beharko dugu markatu gabeko bide batean barrena. Toki honetatik xendari segituko diogu Larrun erreka gurutzatu arte, eta, errekari paraleloki jarraituz jaisten joango gara, lehenengo ezker aldetik, eta gero eskuinetik, soilgune batera heltzen garela non erreka ezker alderantz gurutzatuko dugun eta, berehala, bidezidor xut bat hartuko dugun eskuin aldetik zeinak GR10era eramango gaituen. GR10etik gorantz segituko dugu baina ADI! metro batzuk GR 10a utzi egin beharko dugu markatu gabeko xenda bat aukeratuz zeinak ZIBURUMENDI (411 m.) mendiaren erpinera eramango gaituen. Gero atzeko alderantz joko dugu beherantz abiatuz Deskarga handiko lepoaderitzon puntura heldu arte, zeina bidegurutze bat baita.

ADI berriro ere! Arestian aipaturiko lekutik SUBIZIArantzako igoera hasten da bidezidor bati jarraituz zeinaren sarrera ezker aldean datzan, metalezko egitura baten ondoan. Ez da GR10 ezta beste ezein biderik ere hartu behar. Gutxi markaturiko xenda batek gora zuzen-zuzenean eramango gaitu SUBIZIA (568 m.) tontorrera non haren atzeko aldean dagoen txalaparta jo ahal izango duzuen. Hemendik gorantz jarraituko dugu hurrengo tontorra zapaltzera: LARRUN TXIKI dugu bera (700 metro). Jarraian, ZINKUITZerantz segituko dugu. Larrunen gailurraren beheko aldean gaude nondik bi eratara gaindu dezakegun haren erpina. Lehenengoa, mendebaldeko maldatik artez igoaz edota, bestea, eskuin aldean kokatzen den zementuzko pistari jarraituz igoaldi samurragoa eginez. Gauzak horrela, Larrunen tontorra iritsiko dugu (905 m.) nondik, zer esanik ez, itsasaldea, Pirineoak eta Iparraldea begiztatu ahal izango ditugun, eguraldia lagun. Aukera dago bertako tabernaren batean zerbait hartzeko. Beherantzako norabidean kremailera-trenaren errailak gurutzatuko ditugu. Markaturiko bidezidorrari segituz, ordokira helduko gara nondik ipar mendebalderantz segituz, MIRAMAR deritzon orientabide mahaira iritsiko garen: bertan ordura arte burutu dugun zeharkaldia ikusiko dugu. Hemendik eskuinerantz doan bidezidorrari lotuko gatzaizkio zeina geroago lurrezko pista bilakatuko baita, zuzen-zuzen heltzen garelarik ASKAINera. Amaitua dugu gure ibilbidea.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.