Uztailak 9-10: Europako Mendiak – Torre Cerredo

Datorren Uztailaren 9 eta 10eko asteburuan Europako Mendietarako bi eguneko irteera antolatu dugu Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera. Irteeraren xehetasunak hauexek dira:

  • Uztailaren 9an: Fuente Deko teleferikoa – Torre Cerredo – Jou de los Cabrones aterpea
  • Uztailaren 10en: Aterpea – Hoyo de Cerredo – Horcada de Don Carlos – Jou sin Tierre – Jou de los Boches – Collado de Santa Ana – Peña Vieja – Canalona – Fuente Dé

Irteera larunbat goizaldean izango da. Irteeraren prezioa hauxe da:

  • Bazkidea FEDME txartelarekin: 100 €
  • Bazkidea FEDME txartel gabe: 105 €
  • Ez Bazkidea FEDME txartelarekin: 118 €
  • Ez Bazkidea FEDME txartel gabe: 123 €

Izena ematerakoan 50 €ko fidantza ordaindu beharko da eta ez da itzuliko azkenean irteerara ez joatekotan.

Irteeraren prezioan, autobusa eta aterpeko afari, gosari eta gaua pasatzea sartzen dira.
Gomendagarria da irteerara honako materiala eramatea:

  • Arnesa
  • Kaskoa
  • Lotzeko soka

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • Forma fisiko ona eskatzen du ibilbideak, ibilbide gogorra da-eta. Ibilbide exigentea da.
  • Ibiltzeko, aurrera egiteko eta orientatzeko zailtasunak egon daitezke
  • Pasabide teknikoak daude

Aterpearen edukiera, autobusaren plazak eta irteeraren zailtasuna dela-eta, izen ematea mugatuta egongo da. Gogoan izan irteera honetarako derrigorrez federatuta egon behar dela. Gainera klubak, irteeraren zailtasunak ikusita, parte -hartzaile batzuei bertara joatea ukatzeko eskubidea beretzat gordeta du. Klubak irteeraren arduradunarekin batera baloratuko ditu izena eman dutenen gaitasunak.

Izen-ematea datorren asteartean, ekainaren 21ean irekiko dugu.

Animatu parte hartzera!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude