Ekainak 18-19: Turon de Neouville – Ref. de la Glere

Turon de Neouville – Argazkia: mendikat

Datorren Ekainaren 18 eta 19ko asteburuan Pirinioetarako bi eguneko irteera antolatu dugu Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera. Irteeraren xehetasunak hauexek dira:

  • Ekainaren 18an: Tournabop – Pic Lurtet (2506) – Hourquette Mounicot (2547 m.) – Ref. de la Glere. 14 km, 1660 m. metatutako desnibel positiboa
  • Ekainaren 19an: Ref. de la Glere – Turon de Neouvielle (3035 m.) – Plateau du Lienz. 16,5 km, 1080 m. metatutako desnibel positiboa

Irteera larunbat goizaldean izango da. Irteeraren prezioa hauxe da:

  • Bazkidea FEDME txartelarekin: 100 €
  • Bazkidea FEDME txartel gabe: 110 €
  • Ez Bazkidea FEDME txartelarekin: 130 €
  • Ez Bazkidea FEDME txartel gabe: 150 €

Irteeraren prezioan, autobusa eta aterpeko afari, gosari eta gaua pasatzea sartzen dira.

Kranpoiak, pioleta, kaskoa eta izara-zakua eraman behar dira irteerara., aterpean mantak daude.

Aterpearen edukiera eta autobusaren plazak direla eta, izen ematea mugatuta egongo da. Gogoan izan irteera honetarako derrigorrez federatuta egon behar dela eta frantziar pirinioetarako estaldura eduki behar da.

Izenematea datorren asteartean, ekainaren 7an irekiko dugu.

Animatu parte hartzera!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude