Ekainak 11: GR 282 – Artzaintza Naturbidea 16: Sarriako parketxea – Altube – Izarra

[0 km] Parketxea. Parketxeko aparkalekutik iparmendebalderatnz irtenda, Txintxularra mendira norabidean joango gara.

[1,9 km] Txintxularra mendi-lepoa. Ezkerrera egingo dugu; pixka bat aurrerago, gure ezkerrera utziko dugu gailurra eta hego-mendebalderantz jarraituko dugu.

[4,6 km] Altube. Errepidea gurutzatu eta hego-mendebalderanzko bidea hartuko dugu.

[5,6 km] AP-68 autobidea. Autobidea gurutzatu eta hego-mendebalderantz jarraituko dugu.

[6,7 km] Norabide-aldaketa. Autobidea gurutzatu dugunetik ia hegoalderantz gatoz, eta Izarrako ipar-ekialdean gaude; GR-282 bideak iparraldetik inguratzen du herria.

[7,6 km] Altube ibaia. Ibaia zeharkatu eta iparralderantz joko dugu, beherago hegoalderantz aldatuko gara.

[11,4 km] A-2521 errepidea. Bertatik 200 m inguru jarraituko dugu, mendebalderantz. Gero, trenbideekiko paraleloan, tunel baten gainetik gurutzatuko ditugu. Gurutzatu ondoren, hego-ekialderantz biratuko dugu eta trenbideekiko paraleloan jarraituz Izarrara iritsiko gara.

[14,1 km] Etaparen amaiera, Izarra.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.