Ekainak 4: Deba Bailararen Itzulia 6: Arlaban – Elgeamendi – Mugarriluze – Elgea

[0 km] Gatzagain. Marisa jatetxetik irtengo gara Ekialderantz, errepidearen paraleloan.

[0,5km.] Bidegurutzea. Jarraitu ezkerretik.

[2,9 km] Deba ibaiaren iturburua. Segi hegoekialderutz.

[5,0 km] Elgeamendi. Igoera gogor baten ondoren, Elgeamendi gailurrera iritsiko gara. Iparralderantz jarraituko dugu. Jarraian, Urkitza eta Arriurdin gailurretatik igaroko gara eta, aurrerago, GR 121eko markekin topo egingo dugu. Jarraian, Lizargarateko leporaino joango gara.

[11,7 km] Mugarriluze. Mugarriluze eta Aumategi arteko lepora jarraitu, bertara iristean, eskuinera biratu eta Arabako Elgea herrira jaitsiko gara.

[16,2 km] Elgea. Zeharkaldiaren amaiera.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.