Maiatzak 21: Bidarrai – Alkaxuri – Amaiur

Irteera Nafarroako Beheko Bidarrai herritik egingo dugu. Errobi ibaiaren gaineko zubia zeharkatu eta, segidan, Baztan errekaren gaineko beste zubia igaro eta Aritzakunetik Sumusko bentara doan errepide estuan sartuko gara. Bertara heltzeko aurretik errepidean zehar, lau-lau, Baztan errekako Infernuko Zubitik igaro behar dugu; Bidarraitik 1,5 kilometrotara gaude. Zubi hau pasatu eta errepidea aldats gogor bihurtzen da, beraz gainbehera handia igoko dugu.

Zubitik 200 metro ingurura bidegurutze bat aurkituko dugu. Guk gorantz egiten jarraituko dugu ezkerretik marra horiei jarraituz eskuineko errepidea eta GR 10ra uzten ditugula. Hiru Kilometro aurrerago, Basasagar baserrira iritsiko gara. Talaia batean dago nondik Irubelakaskorako igoera guztia begiztatzen den. Baserri honetatik 300 metro inguruz jaitsiko gara errekaren bihurgune bateraino. Bertatik Sumusko benta ikusiko dugu. Zubia eta etxola igaro ondoren, 50 metrotan jarraituko dugu asfalturiko pistan zehar gure ezkerretara aurkituko dugun bide zidor bat topatzeraino. Berau hartu eta gorantz egingo dugu nabarmen lehenengo gainbeheren bila, Ezkietako haitza eta lepoaren bila. Aldatsa oso xuta da, atsedenaldirik gabea.

Ia beti Ipar aldeko haitzertzean gora joko dugu gure ezkerretara Urritzateko errekastoa eta eskuinean Aritzakunekoa uzten ditugula. Ezkieta Haitzetako labarren gaineko aldetik jaitsi egingo gara igoeraren bigarren urratsari ekingo diogun leporaino. Harripila zenbait dituen bide zidor markaturikoari jarraituko diogu pagadian barrena eta ez dugu hura utziko gailurreraino. Horretarako jarraituko dugun markaturiko lerro malkartsuak errazagoa egingo digu aldapa tentea. Pagadiaren irteeran bi artzain etxolaren hondakinen ondotik pasatuko gara. Azken zatia landaredi eta hareharrizko bloke artean doa, horrela Irubelakaskoa gainduko dugu (951 m.). Piramide ezin osotuagoa dugu erpina, eta bertatik ikuskizun bikaina dugu hurbil ditugun Artzamendi, Larrun, Hautza eta, gure hurrengo jomuga diren Gorramakil eta Gorramendiraino.

Baina beraietara heldu aurretik Gorostiko lepora jaitsi beharko dugu. Horretarako bide belartsuan barrena abiatuko gara eta, Bardakomendi inguratu ondoren, Burdingurutzeko muinora iritsiko gara, Gorramendirako mendisokan murgiltzen garelarik. Gure ibilbidearen bigarren zati honek ez du lehenengo parte askoz ohilagoa eta bakartiarekin zerikusirik. Gorramakilen amerikarren antzinako base militarraren lehenengo aztarnak aurkituko ditugu, bai eta Gorramakil gainetik datorren errepidea ere (1082 m.). Lekurik garaiena base militarreko eraikinen aztarna artean aurkitzen da. Gorramakiletik eta, gainez gain azkeneraino, Gorramendira helduko gara, aurretik Otanarteko gaintxoa pasatu ondoren non antena tzar bat ezarrita dagoen. Gorramendi (1074 m.), Baztan haranerantzako begiralekurik onena dela esan ohi da; era berean Lapurdi, Behe Nafarroa eta are Gipuzkoako hainbat mendirena. Hemendik Amaiurrera jaitsiko gara (HM). Gorramenditik Amaiurrera jaisteko (ordubete), aurretik Ipar Mendebaldean dagoen lepora jaitsiko gara eta, bertatik, PR pista hartu herriraino.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude