Martxoaren 26an eta Korrika Kulturalaren barruan irteera bat egingo da Urkoko kobara. Irteera ordua 9:30tan Untzaga Plazan eta 10:00etan Mañe jatetxeko aparkalekuan. Izena ematea beharrezkoa da eta horretarako eibar@aek.eus helbidera idatzi behar da martxoaren 23a baino lehen.
IBILBIDEA: Mañe jatetxeko aparkalekutik aterako gara oinez eta Urkoko kobara ibilaldia egingo dugu. Klub Deportiboko Espeleologia taldekoek inguruari eta kobazuloari buruzko azalpenak emango dizkigu. Era berean, Baso Biziak taldekoek ere inguruari buruzko azalpenak emango dituzte. Behin kobara iritsita, nahi duenak barrura sartzeko aukera edukiko du. Ibilbidearen ostean, 12:30 inguruan, Mañe jatetxean hamaiketakoa egongo da.
OHARRAK:
1.-Kobazulora sartu nahi duenak frontala/linterna eta botak eraman behar ditu
2.-Ibilaldia ez da gomendagarria 8 urte baino gutxiago dutenentzat
3.-Umeak arduradun baten zaintzapean joango dira
4.-Eguraldi txarra egiten badu, ibilaldia bertan behera geratuko da (martxoaren 23rako hartuko da erabakia)
Utzi erantzuna