- Irteera: Arantzazu
- Helmuga: Leintz Gatzaga
- Distantzia: 22 km
- Goraka metatutako desnibela: 1215 m. Beheraka metatutako desnibela: 1370 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Irteera ordua: 8:00 (Ego gain)
- Itzulera ordua: 18:00 (ustezkoa)
[0. Km-a] Gesaltza baserriko bideburutzea (Oñati-Arantzazu errepideko 5,5 km) Ibilbidearen luzera dela eta, hemendik irtengo gara. Hegoalerantz doan pista hartuko dugu Albitxuri zabal baserrira heldu arte.
[1,5 Km.a] Albitxuri Zabal baserria. Eskumatik jarraituko dugu eta pixka bat aurrerago zuzen. Aurreragoko bidegurutzean zuzen jarraituko dugu. Errekasto bat gaindituko dugu hegoalderantz goazela. Pixkana mendebalderantz brtuko dugu eta zentzu horretan jarraituko dugu Arantzazutik datorren GR-282aren markekin topo egin arte.
[3,2 Km.a] GR 282aren markak. Markei jarraituko diegu hegomendebalderantz. Elgea mendizerraren iparraldean zehar joango gara, pixkanaka Ezateko mendilepora iritsi arte
[11,50 Km] EZATE MENDILEPOA. Degurixako zelaietara jaisten gara eta Mendebaleranzko norabidean zeharkatuko ditugu; sigi-saga eginez harana ixten duen goi-gailurrera igoko gara eta, Leizagarateko mendixkara jaisteko gure ezkerrera bide bat hartzen dugu.
[15,9 Km] LEIZAGARATE MENDIXKA. Pagobedinkatua deituriko mendia eskuinetik inguratzen duen bidea hartzen dugu; mendi-bizkarretik jarraitzen dugu. Gas-bidera iristerakoan, gero beherago pistarekin bat eginez baserri batzuetara zuzenduko gaitun bidea jarraituko dugu; pixka bat beherago GI 627 errepidera helduko gara.
[20,50 Km] 267 GI ERREPIDEA. Eskuinera egiten dugu eta 200 bat metro errepidetik jaisten gara; Dorletako Birjinaren santutegira jaisteko markak gure ezkerretik jarraitzen dute; Zeharkaldia bukatzeko errepide-tarte txiki bat geratzen zaigu.
(22,1. Km-a) LEINTZ GATZAGA. Gaurko etaparen helmuga.
Utzi erantzuna