Martxoak 12-13: Mendiko eskiko irteera Saint Laryra

Martxoak 12-13ko asteburuan mendi eski irteera antolatuko dugu Pirineotara Morkaiko Mendizale Elkartea eta Zarautzko Pagoeta Mendizale Elkartearekin batera. Saint Lary ingurura joango gara oraingoan.

Ibilbideak ez dira zehaztu oraindik, elurraren egoera eta eguraldiaren arabera zehaztuko baitira. Dena den, ondorengo informazioa aurreratu dezakegu:

  • Lo Saint Lary herrian egingo dugu, bertako alberge edo ostatu baten
  • Kotxeetan antolatuko gara Saint Lary-ra joateko eta bertan mugitzeko.
  • Irteerak zailtasun erdikoak izango dira. Gutxi gora behera 1200 m inguruko desnibel positiboa eginez egun bakoitzean.
  • Bakoitzak bere ARVA, pala, sonda, kranpoiak eta pioleta eraman behar ditu derrigorrez
  • Derrigorrezkoa da mendian federatuta egotea Frantziar Pirinioetako aukerarekin.
  • OHARRA. Unean Frantzian indarrean dagoen COVID protokoloa aplikatuko da.  Hau da, derrigorrezkoa izango da ondorengo agierietako bat izatea:
    • Hiru txerto hartuta dituela zehazten duen agiria
    • Azken 4 hilabeteetan COVID-a pasa duela adierazaten duen agiria
    • PCR negatiboa adierazten duen agiria
    • Hauek egiaztatzeko Frantziako gobernuaren TousAntiCovid appa erabili daiteke.

Irteerarako izen-ematea irekita dago jada.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude