Otsailak 19: mendi irteera eta sagardotegian bazkaria

  • Irteera: Brinkola
  • Helmuga: Oiharte sagardotegia (Zerain)
  • Distantzia: 14,5 km.
  • Goraka metatutako desnibela: 675 m. Beheraka metatutako desnibela: 855 m.
  • Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
  • Irteera ordua: 8:00 (Ego gain) 8:15 (Elgoibar)
  • Itzulera ordua: 18:00 (ustezkoa)
  • OHARRA: autobusean, irteeran eta bazkarian indarrean dauden osasun neurri eta murrizketak aplikatuko dira.
  • Prezioa (autobusa eta bazkaria): 50 €
  • Menua: Txistorra, bakailo tortilla, bakailo takoa, txuleta, Idiazabal gazta membrillo eta intxaurrekin, ogia, ura, sagardoa eta kafea.
  • Izen ematea asteartean, otsailaren 1ean irekiko da.

[0 Km-a] Brinkola. Barrendiolara doan errepidea utzi eta ibaiaren ondotik joango gara, kilometro bat egin ostean trenbidea gurutzatuko dugu eta mendian gora egingo dugu sigi-saga.

[4 Km-a] Elustizaingo lepoa. Bertatik Elustizain (809 m.) gailurrera igotzeko aukera dugu. Ondoren lepora itzuliko gara. Hemendik aurrera mendilerroari jarraituko diogu.

[5.2 Km-a] Arripillaeta. Klubeko buzoia dago bertan. Hegoalderantz jaitsiko gara eta zelaian zehar hurrengo gailurrera igoko gara.

[6.2 Km-a] Arranoaitz (875 m.). Hegoalderantz txabola dagoen lekura jaitsiko gara aldapa handian zehar.

[7 Km-a] Elortxiki (865 m.). Eguraldi onarekin Aizkorri mendizerraren ikusmira paregabea izango dugu aurrean. Hemendik berriz ere txabolara jaitsiko gara eta handik aurreko mendi-zerraren paralelo doan bidean behera egingo dugu.

[9.8 Km-a] Errepidea.

[10.5 Km-a] Baserriaren aurretik pasatu eta Zerainera doan bidea hartuko dugu.

[13,5 Km-a] Zerain. Eliza inguratu eta Mutiloarako errepidea hartuko dugu ibilbidearen amaiera dagoen Oiharte sagardotegira iristeko

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude