- Irteera: Kanpazar mendatea
- Helmuga: Aramaio (Ibarra)
- Ibilbide ofiziala (Udalatx igota):
- Distantzia: 14,1 km.
- Goraka metatutako desnibela: 1060 m. Beheraka metatutako desnibela: 1190 m.
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan
- Ibilbide alternatiboa: Udalatx igo gabe, Udala auzoan zehar:
- Distantzia: 15 km
- Goraka metatutako desnibela: 725 m. Beheraka metatutako desnibela: 855 m.
- Deskargatu ibilbide alternatiboaren arrastoa GPX formatuan
- Irteera ordua: 8:00 (Ego gain)
- Itzulera ordua: 16:00 (ustezkoa)
- OHARRA: autobusean eta irteeran eta bazkarian indarrean dauden osasun neurri eta murrizketak aplikatuko dira.
[0 Km-a) Kanpazar. Kanpazar gainean errepidea gurutzatu eta ezkerrera harrobirantz egingo dugu; gure eskuin aldean utzirik Udalatx mendira igotzen den bidea hartuko dugu.
Alternatiba: Udalatx igo nahi ez duenak, GR-121 ibilbidearen marka zuri-gorriei segika, Udala auzora eta bertatik Besaidera joateko aukera du
[2,7 Km] Udalatx (1.120m) Gailurretik bidexka jarraituz Mendebalerantz jaisten gara; gure eskuinera beheranzko joera duen gailurreria gelditzen da. Zuhaizti bat eta ondoren belardia zeharkatuko ditugu. Beherago bideak nabarmen eskuinera, Iparrera, biratzen du. Bidegurutzera iristean ezkerrera egingo dugu eta gailurreria jarraituz Betsaidera iritsiko gara.
[7,1 Km] Betsaide. Bide zabaletik Hegoalderantz jarraitzen dugu eta txabola baten inguruan Tellamendirako igoera hasten dugu.
[10,2 Km] Tellamendi (835m) Mendebalderantz dagoen bizkarretik jaisten gara eta erreferentzi bezala gure eskuin aldera dagoen txabola batek balioko digu, handik 50 metro aurrerago, ezkerrera 90 graduko bira eginez bidea hartu eta Ibarrara zuzenki jaisteko.
(Km14,1) Ibarra. Zeharbide bukaera.
Utzi erantzuna