Urtea: 2021

  • Urriak 30-Azaroak 1: Guara Mendilerroa

    Datorren urriaren 30etik azaroaren 1era Guara Mendilerrora egingo dugun irteeraren berri ematera gatoz mezu honekin. Hauexek dira irteeraren xehetasunak: Irteera, larunbata, urriaren 30a, goizaldean Aurreikusi ditugun irteerak: 1. eguna: Barranco de Cambón – Pico Gabardiella 2. eguna: Pedruel – Cabezo de Guara – Bara 3. eguna: San Julian de Banzo – Peña Amán – Peña…

  • Urriak 2: Artzaintza Naturbidea 14:   Oleta – Saibi – Barazar

    Urriak 2: Artzaintza Naturbidea 14: Oleta – Saibi – Barazar

    Irteera: Oleta (Aramaio) Helmuga: Barazar mendatea Distantzia: 17 km. Gorako desnibel metatua: 555 m. Beherako desnibel metatua: 520 m. Irteera ordua: ADI ORDU ALDAKETA 8:00 (Ego gain) Itzulera ordua: 17:30 (ustezkoa) Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan. [0 km] Oleta. Oleta auzotik Iparralderantz doan pistari jarraituko diogu. [7,2 km] Urkiola. Bertara San Antonio ermitatik gertu helduko…

  • Urriak 9-12: Palentziako Mendiak

    Urriak 9-12: Palentziako Mendiak

    Datorren urriaren 9tik 12ra Palentziako Mendietara egingo dugun irteeraren berri ematera gatoz mezu honekin. Hauexek dira irteeraren xehetasunak: Irteera, larunbata, urriaren 9a Aurreikusi ditugun irteerak: 1. eguna: Brañosera – Valdecebollas (2142 m.) – Celada de Robleceda. Guztira 18 km, 1200 m desnibel positiboa 2. eguna: Vidrieros – Curavacas (2524 m.) – Cardaño. 17 km, 1500…

  • Irailak 25 eta 26: Europako Mendiak – Torre Cerredo

    Irailak 25 eta 26: Europako Mendiak – Torre Cerredo

    Datorren irailaren 25 eta 26an Europako Mendietara egingo dugun irteeraren berri ematera gatoz mezu honekin. Hauexek dira irteeraren xehetasunak: Irteera, larunbata, irailaren 25ean goizaldean Egingo ditugun irteerak: Larunbata: Fuente Dé – Torre Cerredo – Refugio Cabrones Igandea: Refugio Cabrones – Puente Poncebos Lo egiteko lekua: Refugio de Cabrones Derrigorrezkoa da federatuta egotea OHAR GARRANTZITSUAK: Forma…

  • Irailak 11: Artzaintza Naturbidea 13: Gatzagain mendatea – Mirugain – Otxandio

    Irteera: Arlaban Helmuga: Otxandio Distantzia: 17 km Gorako desnibel metatuta: 500 metro Beherako desnibel metatuta: 540 m Irteera ordua (Ego gain): 7:30 Itzulera ordua (ustezkoa): 18:00 [0 Km-a] Gure Ametsa Jatetxearen Aparkalekua. Aparkalekutik Leintz Gatzagarantz doan errepidetik abiatuko gara, gure ezkerrera irteten den asfalto-bidea hartuko dugu; 150 metrotara gutxi-asko txalet batzuetara doan asfalto-bide hori utzi…

  • Mugikortasunaren Europako Asteko Ekintzak

    Mugikortasunaren Europako Asteko Ekintzak

    Irailaren 16tik 22era izango den Mugikortasunaren Europako Asteko Ekintzen artean hainbat ekintza interesgarri daude. Hemen duzue programa osoa, baina dauden ekintzen artean hauexek proposatu nahi dizkizuego: Ibilketa Nordikoaren bataioa: irailaren 14an eta 16an (bi talde) goizez eta arratsaldez Itzioko parketan Ibilketa Nordikoaren martxa: irailaren 18an larunbata, goizez Ibilixan ibilaldi osasuntsua: irailaren 24an, ostirala, goizez. Ekintza…

  • Uztailak 15: mendian federatzeko azken eguna

    Uztailak 15: mendian federatzeko azken eguna

    Mendizale federazioaren udako oporraldia dela eta, federatu txartelen alta eta aldaketa eskarean tramitatzeko azken eguna uztailaren 15a izango da.

  • Eibarko Itzuliaren eskertza mezua

    Eibarko Itzuliaren eskertza mezua

    Eibarko Itzulian parte hartu zenuten 350 lagun ingururi gure eskerrik beroena eman nahi diegu bi urtean behin antolatzen dugun itzuli honetan parte hartzeagatik. Hasiera-hasieratik jendearen parte hartzeko gogoa ikusi genuen, batetik kalean jendeak itzuliari buruz egiten zizkigun “aurten antolatuko duzue?” erako galderak, ondoren kamisetan salmentak izan zuen harrera ona, eta azkenean larunbat goizean klubaren aurrean…

  • Pirinioetarako irteerak ekaina eta uztailean

    Pirinioetarako irteerak ekaina eta uztailean

    Pandemia hobera doala dirudien honetan, Mendi Batzordeak ekainerako eta uztailerako aurreikusitako Piriniotarako irteerak egitea erabaki du. Prestatu ditugun irteerak hauexek dira: Ekainak 19 eta 20: Anayet eta Garmo Negro (Casa de Piedra aterpetxea) Uztailak 10 eta 11: Araneko Itzulia (Artiga de Lin aterpetxea) Hori dela eta ekainaren 19 eta 20ko irteerarako izenematea irekitzea erabaki dugu,…

  • Eibarko Itzulia 2021

    Eibarko Itzulia 2021

    Bi urtean behin egiten dugun bezala, aurten ere Eibarko Itzulia egingo dugu ekainaren 5ean. Azken urtea berezia izan denez eta gure hainbat ekintza eta irteera ezin izan ditugunez egin, Eibarko Itzuli hau berezia izango da eta mimoz prestatzen saiatu gara. Guztion elkarlana eskatzen dugu Itzuli hau ondo irten dadin. Hori dela eta jarraibide batzuk prestatu…

  • “Eibarko Itxurrixak” lana argitaratuta

    “Eibarko Itxurrixak” lana argitaratuta

    Javi Charola bazkideak “Eibarko Itxurrixak” izeneko lana prestatu du azken hilabete hauetan Eibar eta inguruetako (Elgeta, Mallabia, Ermua, Elgoibar, …) iturri, iturburu eta aska guztiak identifikatu, argazkia egin eta beren kokapena mapan kokatuz. Lan ikusgarri hau PDF formatuan guztion jartzen dugu eta hemendik deskargatu daiteke. Norbaitek inprimatutako bertsioa ikusi nahi badu, klubean daukagu ale bat,…

  • Apirilak 25: Gure ingurua garbitzen

    Eibarko Baso Biziakek datorren apirilaren 25erako, igandea, Matsariatik Santa Kurutzera arteko bidea garbitzeko deialdia egin du. Horretarako izena emateko epea ireki du eta eibarkobasobiziak@gmail.com helbidean egin daiteke.