Kaixo, lagunok!
Eibarko Klub Deportiboaren mendi batzordeko federatu, bazkide eta interesatu guztiei dei egiten dizuegu datorren abenduaren 2an, osteguna, 19:00etan Klub Deportiboaren egoitzan egingo den Mendi Taldearen Urteko Batzarrera etortzeko.
Batzarraren gai ordena hauxe izango da:
- – Agurra
- – Azken urteetako ekintzei buruzko informazioa
- – 2022ko Federatu kanpaina
- – Zuzendaritza berritzea
- – Norberak dakarrena, galdera eta eskariak
Batzarraren ostean, bertaratutakoei mokadutxoa eskainiko zaie.
Ordura arte, ondo izan.
Utzi erantzuna