
- Irteera: Barazar mendatea
- Helmuga: Sarriako parketxea (Murgia)
- Distantzia: 22 km. Gorako desnibel metatua: 940 m. Beherako desnibel metatua: 895 m.
- Irteera ordua: 7:30 (Ego gain)
- Itzulera ordua: 17:30 (ustezkoa)
- Deskargatu ibilbidearen arrastoa GPX formatuan.
[Km 0] Barazar. Barazar mendatetik irten, Hego-mendebalderantz doan pistari jarraitu, eta, galerarik gabe, Saldropoko atsedenlekura iritsiko gara.
[2,6 km] Saldropo. Errekarte babeslekutik igaro eta aurrerago ibaia zeharkatu dugu. Atxuriko haitzetarantz igotzen hasi eta Arimegorta aldera igoko gara.
[9,3 km] Egirinao. Egirinaora iristeko Aldamin mendia Iparraldetik inguratu dugu eta Arrabako zelaietarantz jarraitzen dugu.
[12,1 km] Ipergorta. Gailurrera iritsita, Hego-mendebalderantz jarraituko dugu. Bidean zehar dauzkagun beste tontorren artean Usategieta da gailurrik ezagunena. Behera jarraitu Baias ibaiarekin topo egin arte. Bere bideari jarraituz, etapa amaierara iritsiko gara.
[22,2 km] Parketxea. Etaparen amaiera.