Urriak 30-Azaroak 1: Guara Mendilerroa

Datorren urriaren 30etik azaroaren 1era Guara Mendilerrora egingo dugun irteeraren berri ematera gatoz mezu honekin. Hauexek dira irteeraren xehetasunak:

OHAR GARRANTZITSUAK:

  • 25 plazako muga dago
  • Irteera Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera egingo dugu

Bidaian eta irteeran COVID protokoloa aplikatuko da, hau da: bidaian maskara derrigorrezkoa izango da. Mendian eta aterpetxean gobernuak ezarritako arauak bete beharko dira.

Irteerarako izen-ematea ostegunean urriaren 14an irekiko da 19:30tan eta astearte eta ostegunetan 19:30tatik 20:30tara Deporren izango gaituzue izen-ematea egiteko. Irteerako plazak mugatuta daude.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak