
Datorren irailaren 25 eta 26an Europako Mendietara egingo dugun irteeraren berri ematera gatoz mezu honekin. Hauexek dira irteeraren xehetasunak:
- Irteera, larunbata, irailaren 25ean goizaldean
- Egingo ditugun irteerak:
- Larunbata: Fuente Dé – Torre Cerredo – Refugio Cabrones
- Igandea: Refugio Cabrones – Puente Poncebos
- Lo egiteko lekua: Refugio de Cabrones
- Derrigorrezkoa da federatuta egotea
OHAR GARRANTZITSUAK:
- Forma fisiko ona eskatzen du ibilbideak, ibilbide gogorra da-eta. Ibilbide exigentea da.
- Ibiltzeko, aurrera egiteko eta orientatzeko zailtasunak egon daitezke
- Pasabide teknikoak daude
- Aterpean ez dago mantarik, almoadarik eta atsedeneko oinetakorik.
- 15 plazako muga dago
- Irteera Elgoibarko Morkaiko Mendizale Elkartearekin batera egingo dugu
PREZIOAK
- Bazkidea FEDME txartelarekin: 95 €
- Bazkidea FEDME txartel gabe: 100 €
- Ez bazkidea FEDME txartelarekin: 109 €
- Ez bazkidea FEDME txartel gabe: 114 €
Bidaian eta irteeran COVID protokoloa aplikatuko da, hau da: bidaian maskara derrigorrezkoa izango da. Mendian eta aterpetxean gobernuak ezarritako arauak bete beharko dira.
Irteerarako izen-ematea asteartean irailaren 14an irekiko da 19:30tan eta astearte eta ostegunetan 19:30tatik 20:30tara Deporren izango gaituzue izen-ematea egiteko. Irteerako plazak mugatuta daude.
Utzi erantzuna