Irailak 11: Artzaintza Naturbidea 13: Gatzagain mendatea – Mirugain – Otxandio

  • Irteera: Arlaban
  • Helmuga: Otxandio
  • Distantzia: 17 km
  • Gorako desnibel metatuta: 500 metro
  • Beherako desnibel metatuta: 540 m
  • Irteera ordua (Ego gain): 7:30
  • Itzulera ordua (ustezkoa): 18:00

[0 Km-a] Gure Ametsa Jatetxearen Aparkalekua. Aparkalekutik Leintz Gatzagarantz doan errepidetik abiatuko gara, gure ezkerrera irteten den asfalto-bidea hartuko dugu; 150 metrotara gutxi-asko txalet batzuetara doan asfalto-bide hori utzi egingo dugu eta ezkerrera eginez Maroto menditik hurbil pasatzen diren markei jarraituko diegu. Albina urtegiraino Pagola errekaren albotik jaitsiko gara eta beherago Legutio ondoraino.

[8,4 Km] Legutio. Eskuinera egingo dugu, hilerriaren ondotik pasako gara eta berriro Albina urtegiaren ertzetik joango gara A-2620 errepidera heldu arte.

[11,3 Km] A-2620 Errepidea. Zeharkatuko dugu errepidea eta markak jarraituz pagadian sartuko gara. Aurrerago dugu Mirugain gailurra (698m)

[13,4 Km] Mirugain. Iñola ibairanzko jaitsiera hasiko dugu, bigarren mailako errepide batera heltzen garenean ezkerrera hartu eta galtzeko arriskurik gabe Otxandiora helduko gara.

[17 Km-a] Otxandio. Ibilaldiaren bukaera.  


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude