Pirinioetarako irteerak ekaina eta uztailean

Pandemia hobera doala dirudien honetan, Mendi Batzordeak ekainerako eta uztailerako aurreikusitako Piriniotarako irteerak egitea erabaki du. Prestatu ditugun irteerak hauexek dira:

  • Ekainak 19 eta 20: Anayet eta Garmo Negro (Casa de Piedra aterpetxea)
  • Uztailak 10 eta 11: Araneko Itzulia (Artiga de Lin aterpetxea)

Hori dela eta ekainaren 19 eta 20ko irteerarako izenematea irekitzea erabaki dugu, hauexek dira irteeraren xehetasunak:

  • Irteera, ekainaren 19an goizaldean.
  • Igoko ditugun gailurrak: Anayet (2574 m.) eta Garmo Negro (3064 m.)
  • Lo egiteko tokia: Casa de Piedra aterpetxea (Panticosa)
  • Derrigorrezkoa da federatuta egotea

Bidaian eta irteeran COVID protokoloa aplikatuko da, hau da: bidaian maskara derrigorrezkoa izango da. Mendian eta aterpetxean Aragoiko gobernuak ezarritako arauak bete beharko dira.

Irteerarako izen-ematea ekainaren 8an irekiko da 19:30tan eta astearte eta ostegunetan 19:30tatik 20:30tara Deporren izango gaituzue izenematea egiteko. Irteerako plazak mugatuta daude. Datozen egunotan argitaratuko ditugu klubaren webgunean irteerako track eta azalpen-orriak.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude