“Eibarko Itxurrixak” lana argitaratuta

Gorrotzeaga iturria, Usartza eta Kalamua artean

Javi Charola bazkideak “Eibarko Itxurrixak” izeneko lana prestatu du azken hilabete hauetan Eibar eta inguruetako (Elgeta, Mallabia, Ermua, Elgoibar, …) iturri, iturburu eta aska guztiak identifikatu, argazkia egin eta beren kokapena mapan kokatuz.

Lan ikusgarri hau PDF formatuan guztion jartzen dugu eta hemendik deskargatu daiteke. Norbaitek inprimatutako bertsioa ikusi nahi badu, klubean daukagu ale bat, benetan ikusgarria da.

Klubak, gainera poliki-poliki iturri hauen informazioa mapan jartzeko ardura hartu du eta OpenStreetMap zerbitzuan kargatuko ditugu edonork erabili ahal izateko.

Eskerrik asko egindako lan zoragarriagatik Javi!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude