2021eko egutegia prest dugu

Prestatu dugu, aurten ere, 2021 urterako egutegia. Bizitzen ari garen osasun larrialdia dela-eta, urtarriletik martxora arte ez dugu irteerarik programatu, baina egoerak ahalbidetzen badu zerbait antolatzen saiatuko gara.

Beraz, apiriletik aurrera hainbat irteera interesgarri antolatu ditugu eta Artzaintza Naturbidearekin jarraitzea izango da proiektu nagusia, aurten Lizarrustitik Sarriako parketxerainoko etapak egingo ditugu. Horretaz gain, Lokizko natur parkera, Saioara eta Larrunera ere joango gara. Hainbat eguneko irteerei dagokionez, Aste Santuan iazko aurreikusitako irteera egingo dugu, Pirinioetako irteerak Aranera eta Garmo Negro eta Anayetera egingo ditugu, Palentziara ere joango gara urriko zubian eta baita Guarara ere azaroaren hasierako zubian.

Horretaz gain ez ditugu ahaztu behar, udaberri, udazken eta gabontrailak, Aketegiko kobarako irteera, azken bazkaria edota Jardunaldi Mikologikoak. Eta ez ahaztu, ekaineko lehenengo asteburuan Eibarko Itzulia ere izango dugu.

Ikusi hemen egutegi osoa.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude