Urria
- 24 Finalista Eguna – Hernani
Azaroa
- 21 – Larraitz – Ausa Gaztelu
Abendua
- 19 – Iturrioz – Gazume
Urtarrila
- 23 – PR-GI-59 Segura
Otsaila
- 20 – Elkano – Indamendi
Martxoa
- 13 – Ibilaldi Neurtua – Soraluze
Apirila
- 10 – PR-GI-158 Orio
Maiatza
- 22 – Madarixa – Erlo
Ekaina
- 4 – Finalista Eguna – Eibar
Informazio orokorra
Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei eta DBH ko ikasleei irekia. Irteera hauetan parte hartzea doakoa da.
Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira. Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
6 irteera eginez gero domina lortzen dute umeek eta Eibarko Finalista egunean jasotzen dute.
Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.
Ohar praktikoak
- Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean. Irteera bakoitzaren aldatu daiteke. Adi egon irteera bakoitzaren aurretik ikastetxean ematen den informazioarekin.
- Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
- Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.
- Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
- Irteera bakoitzaren aurretik, ikastetxean eman behar da izena.