Urkon buzoi berria jarri dugu

Ordu batzuetan zehar Urkoko buzoia desagertu egin zela-eta, Eibar eta Ermuko hainbat pertsona larritu egin ziren, atzo abenduaren 28an. Egun hori aprobetxatu genuen broma txiki bat egiteko.

Denbora eta eguraldiaren eraginez, Urkon jarritako buzoia oso egoera txarrean zegoen azken urte hauetan, horregatik 2020 urte arraro honi azken agurra emateko buzoia aldatzeko momentu egokia zela okurritu zitzaigun.

1988ko abendutik Urkon bertan egon den buzoiaren erreplika bat da, Indalecio Ojangurenen omenez jarritako buzoia, eta lehengoaren egitura, testu eta itxura berberak ditu.

Lerro hauen bidez, Puritito Erdiri bere lana eskertu nahi diogu, bera arduratu baita buzoi zaharra kendu, berria egin eta berria jartzeaz.

Orain ez daukagu aitzakiarik 2020a Urkora igoz amaitu edo 2021 Urkora igoz hasteko, “Dabilen gorputzari Atxekixarik Ez”.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude