Azken orduetan Eusko Jaurlaritzak hartu dituen erabakien ondoren, datozen asteetarako aurreikusitako ekintzak bertan behera uztea erabaki dugu. Beraz, urriaren 31rako eta azaroaren 7rako aurreikusita zeuden Artzaintza Naturbidearen etapak ez dira egingo ezta haurren irteerak ere.
Urriaren 29rako aurreikusita zegoen 2021 urteko egutegia egiteko bilera ere ez da egingo. Hala ere, egutegia egiteko prozedura hau jarraituko dugu:
- Proposamenak dituztenek beranduenez urriaren 28an bidali (mendia@deporeibar.com helbidera), irteeraren xehetasun minimoak emanez eta noiz egitea aurreikusten den esanez.
- Urriaren 29an proposamenak bildu eta egutegi proposamena osatuko dugu eta berriz ere bidaliko da azken balidazio bat egiteko.
- Beharrezko ikusten bada, bideokonferentzia bidezko bilera bat egingo da edo legez posible balitz bilera presentzial bat.
Gure erabakia ulertuko duzuelakoan, jaso ezazue gure agurrik beroena.
Utzi erantzuna