Mugikortasunaren asteko ekintzak

Irailaren 16tik 22ra artean Mugikortasunaren Europako Astean hainbat ekintza egingo dira Eibarren Eibarko Kirol Patronatuak eta Udalak antolatuta, horien artean hauexek nabarmenduko genituzke:

Irailaren 15 eta 17an goiz eta arratsaldeko ordutegietan “Nordic Walking” bataioa egingo da. Izenemateak 943 70 84 08 telefonoan

Irailaren 19an Nordic Walking martxa egingo da Untzaga-Ipurua-Unbe-Txonta-Untzaga ibilbidea osatuz. Izenemateak 943 70 84 08 telefonoan

Irailaren 25ean Nordic Walking martxa egingo da Untzaga-Amaña-Xoxola-Arrajola-Jardiñeta-Untzaga ibilbidea osatuz. Izenemateak 943 70 84 08 telefonoan.

Animatu zaitezte parte hartzera! Informazio osatua kartelean duzue.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Beste urte batzuetako irteerak