Datozen asteetako ekintzak bertan behera

Dakizun moduan, gobernuak alarma egoera, gutxienez, apirilaren 12ra arte luzatzea erabaki du. Neurri horren aurrean, hurrengo asteotarako aurreikusita genituen ondorengo bi irteerak bertan behera utzi behar ditugu:

  • Martxoak 28. GR 282 – Artzaintza Naturbidea 8: Lizarraga – Trekua (1265 m.) – Uharte Arakil  
  • Apirilak 9/13. Aste Santua. Lleidako Pirinioaurrea. San Llorenc de Morunys. Serra de Busa, Mola de Lord, Serra del Verd eta Serra d’Ensija.  

Alarma egoeratik itzultzean jakinaraziko ditugu egutegian egingo diren aldaketak.

Gainera, alarma egoerak dirauen artean ez dugu federatuen tramiterik egingo. Kontuan izan Gipuzkoako Mendi Federazioak esan duenaren arabera, alarma egoeran zehar egindako ekintzek EZ DUTELA ASEGURUAREN ESTALDURARIK.

Espero dugu lehenbailehen normaltasun egoera batera bueltatzea eta Mendi Taldearen aktibitatea berrartzea.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude