
Irteera honi buruzko informazio gehiago Klubaren bulegoan gure ohiko ordutegian jaso dezakezu.
Proposatutako ibilbideak: Tour du Soum Blanc eta Piméne Gloriettes-etik. Lo Gavarnieko La Grange de Holle-n. Ibilbide luze xamarrak eta 1300 metro desnibel ingurukoak, baina inguru politetan eta zailtasun gabeak. Eski kotazioa, 2.2 inguruan. Hala ere, ibilbideak egiteko egoera zehatzak tokian bertan aztertuko dira eta horren arabera hartuko da azken erabakia.

