Ordu batzuetan zehar Urkoko buzoia desagertu egin zela-eta, Eibar eta Ermuko hainbat pertsona larritu egin ziren, atzo abenduaren 28an. Egun hori aprobetxatu genuen broma txiki bat egiteko. Denbora eta eguraldiaren eraginez, Urkon jarritako buzoia oso egoera txarrean zegoen azken urte hauetan, horregatik 2020 urte arraro honi azken agurra emateko buzoia […]
Yearly Archives: 2020
Mendi Jardunaldietan egin gabe utzi genuen ekitaldietako bat datorren urtarrilaren 5ean egingo da, Egoitz Elduayenek prestatutako “Eibartarrak Cervinon” izeneko emandaldia. 19:00tan izango da Coliseo Antzokian eta sarrera doan izango da. Ez galdu!
Jakingo duzuenez irekita dugu 2021 urterako mendiko federatu txartela eskatzeko epea. Federatu txartelak mendiko ekintzak egitean izandako istripuen aurreko aseguruaz gain, beste abantaila gehigarri bat izango du 2021 urtean: txartelean bertan eta kostu gehigarririk gabe Gazte-Aterpetxeen Sareko kidetza lortzen da. Federatu txartelarekin, beraz, gazte-aterpetxeetan lo egiteko aukera eskaintzen da 2021 […]
Euskal Mendizale Federakuntzak aldaketa batzuk egin ditu 100 Mendien Lehiaketan parte hartzen duten mendizaleek euren historialak bidaltzeko moduan. 2021eko urtarrilaren 1etik aurrera, historialen kudeaketa Internet bidez bakarrik egin beharko da. Horretarako mendizale bakoitzak zera egin beharko du: Federaziora mezu bat idatzi, web@emf.eus helbidera, bere izen-abizenak, NAN eta kluba adieraziz, esanez […]
2021ko Mendiko Federatu txartela abenduaren 1ean hasiko gara tramitatzen. Aurten baina, bizi dugun egoera dela eta, tramite hauek egunero egingo ditugu, astelehenetik ostiralera 18:00tatik 21:00tara Klub Deportiboaren egoitzan. Pauso hauek jarraitu behar dituzu txartela tramitatzeko: Inprimakia jaso eta bete, ahal duzuen neurrian inprimakia zuek etxetik inprimatuta eta beteta ekartzea eskertuko […]
Azken asteotan gure batzordeko Krabelin taldearen eskutik Diario Vasco eta eta kitto komunikabideetan Eibar inguruko hainbat ibilbide eskaini ditugu. Gauden egoeran egonik ohiko mendi ibilbideak jendez betetzen dira astebururo eta proiektu honekin hain ezagunak ez diren baina erraz joatekoak eta zailtasun txikiko ibilbideak ezagutarazi nahi ditugu. Hemen dituzu proposatutako ibilbideak […]
Honen bidez EMMOA Fundazioaren elkarte-lagun izaera jaso dugula-eta EMMOAri gure esker-ona adierazi nahi diogu. EMMOA Euskal Mendizaletasunaren Museoaren Fundazioa da eta Euskal Mendizaletasunaren ondarea gorde eta ezagutaraztea du helburu.
Azken orduetan Eusko Jaurlaritzak hartu dituen erabakien ondoren, datozen asteetarako aurreikusitako ekintzak bertan behera uztea erabaki dugu. Beraz, urriaren 31rako eta azaroaren 7rako aurreikusita zeuden Artzaintza Naturbidearen etapak ez dira egingo ezta haurren irteerak ere. Urriaren 29rako aurreikusita zegoen 2021 urteko egutegia egiteko bilera ere ez da egingo. Hala ere, […]
Irteera: 7:00 (Ego Gain) Distantzia: 24,8 km. Igoeran metatutako desnibela: 1095 m. Jaitsieran metatutako desnibela: 945 m. Hasiera: Uharte Arakil Helmuga: Lizarrusti Track GPS COVID-19 PROTOKOLOA: Autobusean sartzen den unetik eta bidai guztian zehar maskara jantzita eraman beharko da, osasun agintariek ezarritakoaren arabera. Autobusaren sarreran eskuak garbitu beharko dira, autobus […]
Aurreikusitako zeharkaldiak hauexek dira: Irailak 26: Espitau de Begneres – Tuc dera Escaleta – Artiga de Lin aterpea Irailak 27: Vielhako tunelaren zeharkaldia hegoaldetik iparraldera Informazio orriak eta mapak hementxe lortu ditzakezu Alojamendua, iragarri bezala, Les herriko hotel baten izango da.
Irailaren 16tik 22ra artean Mugikortasunaren Europako Astean hainbat ekintza egingo dira Eibarren Eibarko Kirol Patronatuak eta Udalak antolatuta, horien artean hauexek nabarmenduko genituzke: Irailaren 15 eta 17an goiz eta arratsaldeko ordutegietan “Nordic Walking” bataioa egingo da. Izenemateak 943 70 84 08 telefonoan Irailaren 19an Nordic Walking martxa egingo da Untzaga-Ipurua-Unbe-Txonta-Untzaga […]
Irteera: 7:00 (Ego Gain) Distantzia: 23,7 km. Igoeran metatutako desnibela: 395 m. Jaitsieran metatutako desnibela: 960 m. Hasiera: Lizarraga portua Helmuga: Uharte Arakil Track GPS COVID-19 PROTOKOLOA: Autobusean sartzen den unetik eta bidai guztian zehar maskara jantzita eraman beharko da, osasun agintariek ezarritakoaren arabera. Autobusaren sarreran eskuak garbitu beharko dira, […]