Kaixo, lagun! Bilera bat antolatu dugu 2020ko mendi irteeren egutegia prestatzeko. Eguna: 2019-10-29 (asteartea) Ordua: 19:00 Tokia: Eibarko Klub Deportiboa Irteeraren bat antolatzeko asmoa izanez gero, etorri zaitezte, mesedez, zure proposamenarekin bilerara. Bertan elkar ikusiko dugulakoan, ondo izan. Reunión preparatoria del calendario de 2020 Estimado amigo/a! Hemos convocado una reunión para preparar el calendario de salidas […]
Yearly Archives: 2019
Urriaren 27an Udazkentraila izango dugu, hona hemen bere datuak: Irteera – Salida: C.D. Eibar (motxilak bertan lagatzeko aukera egongo da) Ordua – Hora: 8:30 Zailtasuna – Dificultad: erraza – fácil Distantzia – Distancia: 18,5 km. Denbora – Tiempo: 3 ordu t’erdi – 3 horas y media Goranzko desnibela – Desnivel […]
Urriak 18 Hitzaldia: “Urola Kosta bailarako perretxikoak”. Joxepo Teres Aranzadi Zientzia Elkarteko kidearen eskutik. 19:00tan Eibarko Klub Deportiboan Urriak 19 8:15retan perritxikoak biltzeko irteera. Autobusa Ego Gainen. Eskoletako haurrentzako irteera. Izen-ematea ikastetxean egin beharko da. 16:00tatik aurrera perretxikoen aukeraketa eta sailkapena egingo dute Aranzadi Zientzia Elkarteko kideek Eibarko Klub Deportiboan […]
Azaroak 1etik 3ra Guarako Mendilerrora joateko irteera antolatu dugu. 3 egunetako irteera honetarako aurreikusitako ibilbideak hauexek dira, egin klik bakoitzean informazio osoa lortzeko (azalpen testuak eta aurreikusitako ibilbideen trackak) 1. eguna: Tozal de Guara Nocitotik 2. eguna: Fajetas del Mascún 3. eguna: Punta Saosa Irteera honetarako plazak mugatuta daude, izen.ematea […]
Distantzia: 22,8 km Hasiera: Urbasa (Bioitza kanpina) Helmuga: Zudaire Tracka deskargatu / Descargar track [0KMa] BIOITZA kanpina. Gure gaurko etapa apur bat luzea da, baina gora egiten duen aldats gutxi dauka. Etapa Bioitza kanpinaren ondoan hasten da, hain zuzen. Errepideari jarraituko diogu ehunen bat metro eta, ondoren, eskuinerantz egingo dugu […]
Maiatzean ezin izan genuen irteera egin eta orain egingo dugu Mugarrako ertzaren ordez. Kotxeak Atxarten utziko ditugu, zubia gurutzatuko dugu eta goranzko norabidea hartuko dugu, Urresteiren ezker aldetik pasatuz, Aitz Zorrotzarantz (Nodo). Plaka horian barneratuko gara, III. graduko trepadatxoa eskalatuko dugu, ondo aseguratuta eta segurtasun osoz. Gorantz jarraituko dugu, Leureta […]
Distantzia: 19 km Irteera: 7:30 – Ego Gain Itzulera: 18:00 (ustezkoa) Hasiera: Opakua mendatea Helmuga: Bioitza kanpina (Urbasa) Tracka deskargatu / Descargar track [KM 0] OPAKUA MENDATEA. Etapa hau Opakuako mendatea baino metro batzuk lehenago hasiko dugu. Bidea Entzia mendizerra gainetik doa Burunda haranerako bistekin, gure ezkerretara kokatuta. Lehenengo basoan […]
Irailaren 28 eta 29an Europako Mendietarako irteera egingo dugu bertan Morra de Lechugales (2443 m.) eta Pico Samelar (2229 m.) igotzeko. Irteeraren plana hauxe da: Irteera: autobusez irailaren 27 eta 28 arteko gauean Irailaren 28an: Jito de Escarandi – Morra de Lechugales – Casetón de Andara aterpetxea. Testua eta tracka […]
Orain dela aste batzuetatik hona, aspaldi Deporrek Eibar inguruan jarritako hainbat iturri eta beren inguruak konpondu ditu Andirao Eibarko Baserritarren Elkartearen ekimenez Eibarko Udalak. Mezu honen bidez, Eibarko Klub Deportiboak bere esker ona adierazi nahi die biei lan hau egiteagatik. Ikusi zein dotore gelditu diren iturriak.
Federazioaren oporrak direla eta uztailean zehar klubean federatu txartelak egiteko azken eguna UZTAILAREN 18a izango da. Debido a las vacaciones de la Federación, el último día para tramitar carnets de federado en el club será el 18 DE JULIO.
Distantzia: 24 km Hasiera: Oteo Helmuga: Agurain Irteera: 7:00 Ego Gain Itzulera: (ustezkoa) 18:30 Agurain Tracka deskargatu / Descargar track [0 KMa] OTEO. Gure lehen urratsak Oteo Arabako herrixkan, elizaren ondotik hasiko ditugu. Haren aurrean eta pabiloi baten ondotik bide bat hasten da zeinak lurrezko pista batera garamatzan nondik ipar […]