2020 urte berriari Urko gailurretik (791 m.) emango diogu ongi etorria. Horretarako mendi irteera antolatu dugu eta guztiok animatzen zaituztegu gurekin etortzera. Horretarako Eibarko Klub Deportiboan elkartuko gara urtarrilaren 1eko goizeko 9:00tan Urkora igotzeko. Gailurrean talde-argazkia egingo dugu 10:30tan. Beste hainbat mendizale Ixuko aparkalekutik irtengo dira goiz guztian zehar Urkora […]
Monthly Archives: abendua 2019
2020ko egutegian bi proiektu nagusi izango ditugu: batetik iaz hasitako GR 282 – Artzaintza Naturbidearen ibilbideekin jarraituko dugu. Aurtengoan Lizarragako mendatean hasi eta Otxandiorainoko etapak egingo ditugu. Bestalde Deba Bailararen Itzulia deitu duguna ere egingo dugu. Proiektu honekin Deba ibaiaren arro guztia, bere adarrak sartuta, 10 etapetan ibiltzea nahi dugu, […]
Gure taldekide Raimundo Muñozi esker, hemen 2019an burutu dugun GR 282: Artzaintza Naturbidea ibilbideari dagozkion etapetan egindako argazkiekin egindako bideo-muntaia.
Eskalada Tailerra antolatuko dugu Eibarko Udalarekin, Udal Kirol Patronatuarekin eta Gipuzkoako Mendizale Federazioarekin batera Ipurua Kiroldegian lehen hezkuntzako 3 eta 6. maila arteko ikasleentzat. Izenematea abenduaren 16tik 30era izango da PEGORAn eta www.eibar.eus webgunean. Hauexek dira ordu eta egunak (egun eta ordu bakarra aukeratu daiteke) Egunak: urtarrilak, 12, 19 eta […]
● Data – Fecha: Abenduak 24 / 24 de diciembre ● Irteera tokia – Salida: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea) (Deporren motxila uzteko aukera egongo da / Se podrá dejar la mochila en el Depor) ● Helduera tokia – Llegada: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea) ● Irteera ordua – Hora […]
Datorren asteartean, abenduaren 10ean, hasiko dugu 2020 urtean Mendiko Federatu Txartela eta Asegurua izateko kanpaina. Informazio guztia hementxe lortu dezakezue. El próximo martes 10 de diciembre comenzaremos la Campaña de Tramitación de Tarjetas de Federados y Seguros de montaña para el año 2020. Aquí tenéis la información completa.