Euskal Herrian badaude arroil jaitsiera famatuak, baina Artazul mundu mailako perla bat da: ur jauzi haundi ederrak, ur putzuetako saltoekin eta tobogan ausartekin.
Irteera mendian esperientzia duen jendeari zuzenduta dago eta derrigorrezko baldintza bi daude: federatuta egotea eta rapelatzen jakitea. Hala ere, aurreko egunean Eibarko Arroila, Saturio Erreka, jaitsiko dugu teknikak errefreskatzeko.
Irteeraren plangintza hauxe izango da:
- Maiatzak 7: izenematea ixtea.
- Maiatzak 9: izena emandakoen bilera klubean, irteeraren ingurukoak koordinatzeko. Materiala ekartzea derrigorrezkoa da denon artean errebisatzeko.
- Maiatzak 10: Saturio Erreka jaistea
- Maiatzak 11: Artazul Arroila jaistea.
Norberak bere materiala lortu beharko du, ez da materialik alokatuko. Hauxe da beharrezko materiala:
- Neopreno lodia, eskarpin eta guzti. Ez du surfekoak balio.
- Kaskoa. Edozeinek balio du, baita bizikletakoak ere.
- Arnesa, zintak, zortzia eta mosketoiak.
- Oinetakoak: mendiko botak edo zapatilak.
Ez da irteera gidatu bat, klubeko irteera bat da, hala ere, esperientziadun jendeak lagunduko du.
Izenematea irekita dago klubean. Astearte eta ostegunetan 19:30tatik 20:30tara klubeko bulegoan.
Utzi erantzuna