Ongi Etorri 2019!

2019 urte berriari Urko gailurretik (791 m.) emango diogu ongi etorria. Horretarako mendi irteera antolatu dugu eta guztiok animatzen zaituztegu gurekin etortzera.

Horretarako Eibarko Klub Deportiboan elkartuko gara urtarrilaren 1eko goizeko 9:00tan Urkora igotzeko. Gailurrean talde-argazkia egingo dugu 10:30tan.

Beste hainbat mendizale Ixuko aparkalekutik irtengo dira goiz guztian zehar Urkora heltzeko.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude