Prest dugu 2019ko egutegia

2019 urtean zehar bi proiektu nagusi izango ditugu: batetik GR 225a Ezkabako ihesaldia burutuko dugu 4 etapatan. Bestetik GR 282a Artzaintza naturbidea delakoa egiten hasiko gara bertako 7 etapa eginez. Horretaz gain, ohi bezala, sagardotegian bazkaltzeko irteera, Iparraldeko irteera eta azken bazkaria ere izango ditugu, aurtengoa Mandubian. Irteera guzti hauetarako klubak autobusa jartzen du, 13€ko prezioa du klubeko bazkideentzat eta 15 €koa bazkide ez direnentzat. Izenemateak irteera egingo den astean bertan egin daitezke klubean.

Hainbat eguneko irteerei dagokienez, azken urteotan bezala, Piriniotara bi irteera, Picos de Europara beste bat, eta azaroko zubian Guarako mendilerrora ere joango gara. Irteera hauek plaza mugatuak izaten dituzte, lo egiteko tokia aurrez hartu behar delako. Irteera baino hilabete lehenago, gutxi gora behera, zabaltzen da izena emateko epea.

Irteera bereziei dagokienez, Untxillatxeko diagonal handia eta Mugarrako ertza izango ditugu aurten, eta baita arroil jeitsiera Artazulen eta espeleo-irteera Aketegiko Mariren kobara. Irteera hauetara, normalean, norbere autoan joaten gara. Informazio gehiago irteeraren astean klubean jaso daiteke.

Korrikalarientzat Trail irteerak ere izango ditugu, Neguan, Udaberrian, Udazkenean eta Gabon egunean.

Haurren irteerei dagokienez, ikastetxeekin elkarlanean antolatzen dira, eta funtzionamendu berezia dute. Irakurri gehiago eurei buruz.

Egutegia 2019ari Urko gainetik ongi-etorri esanez hasiko dugu. Zure zain gaude!

Egutegi osoa hementxe ikusi dezakezu.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude