2019 urte berriari Urko gailurretik (791 m.) emango diogu ongi etorria. Horretarako mendi irteera antolatu dugu eta guztiok animatzen zaituztegu gurekin etortzera. Horretarako Eibarko Klub Deportiboan elkartuko gara urtarrilaren 1eko goizeko 9:00tan Urkora igotzeko. Gailurrean talde-argazkia egingo dugu 10:30tan. Beste hainbat mendizale Ixuko aparkalekutik irtengo dira goiz guztian zehar Urkora […]
Monthly Archives: abendua 2018
Data – Fecha: abenduak 24 / 24 de diciembre Irteera tokia – Salida: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea) Helduera tokia – LLegada: C.D. EIBAR (Toribio Etxebarria kalea) Irteera ordua – Hora de salida: 8:30 Zailtasun-maila – Dificultad: Erraza / Fácil Distantzia – Distancia: 18,5 km Denbora – Tiempo: 3 ordu […]
2019 urtean zehar bi proiektu nagusi izango ditugu: batetik GR 225a Ezkabako ihesaldia burutuko dugu 4 etapatan. Bestetik GR 282a Artzaintza naturbidea delakoa egiten hasiko gara bertako 7 etapa eginez. Horretaz gain, ohi bezala, sagardotegian bazkaltzeko irteera, Iparraldeko irteera eta azken bazkaria ere izango ditugu, aurtengoa Mandubian. Irteera guzti hauetarako […]
Urtero bezala, urteko azken irteeran anaiarteko bazkaria egingo dugu. Irteeraren prezioan autobusa eta bazkaria daude sartuta. Tracka deskargatu Ibai-ondo kaleko autobusaren geltokitik hasten dugu ibilaldia, Ipar-Ekialderantz; biribilgune batera iristen gara eta ezkerrera dugun zubia gurutzatzen dugu, Santa María la Real Parrokiaraino jarraituz; Jesusen Bihotz Agurgarri Plaza-n eskuinera hartzen dugu Kale […]