Bizkaiko bira 14: Gordexola- Kamaraka (797m) – Areta

Track
Deskribapena

Igoeretan batutako desnibela:  1.449 m

Eibartik irteera: 7:00 etan

Gordexolako plazan hasten dugu martxa;  Sodupera doan errepidean hirurehun metro inguru egingo ditugu. Eskumara dagoen bide batetik  sartuko gara,  Zubieten Galtzadan  gaudela dioen idazkuna aurkitzeko. Bi  kilometro gutxi gorabehera ibili ondoren Zubieteko Dorretxera iristen gara. Altuera irabazten ari gara, gero Okendora eramaten duen errepidera jaisteko  eta Azcaray  auzora iristeko.

Auzoa pasatu ondoren,  Gallarraga mendiaren ingururaino  igoko gaituen zimendatutako bide bat lehenengo eta lurrezkoa ondoren aurkituko ditugu.  Bideari  jarraituko diogu zelaian joanez Kurutziagako mendixkara iritsi arte. Puntu honetan Llodio herriranzko  bidea esaten digun idazkuna aurkitzen dugu. Bide honi jarraitu behar diogu, nahiz eta hura geroago utzi  Kamaraka tontorrera  igotzeko.

Bere gailurrera helduta, bidearekin jarraitzen dugu gailurreriatik zehar beste mendi polit bateraino, Goikogane.  Seinale-bidegurutzeak  markatzen digu 20 minutu geratzen zaizkigula bertara heltzeko. Behean Areta ikusten dugu eta bertara jaitsi beharra daukagu. Seinaleen bidegurutze berri  batera iristen gara; hemen bidea utzi behar dugu eta ezkerrera egin pinuen artean ibilbidearen amaierara eramango gaituen bidexka bat hartzeko;  jada Aretan gaudelarik han aurkituko dugu  Renferen tren-geltokia.

Descripción

Desnivel acumulado en subidas:  1.449 m

Salida de Eibar: 7:00  h.

Iniciamos la marcha en la plaza de Gordexola;  avanzamos  unos trescientos metros de la carretera que lleva a Sodupe. Entraremos por un camino,  a la derecha,  para encontrar un letrero que indica que estamos en La Calzada de Zubiete. Después de caminar unos  2 kilómetros llegamos a la Casa Torre de Zubiete. Vamos ganando altura, para luego descender a la carretera que lleva a Okendo y llegar al barrio de Azcaray.

Después de pasar  el barrio, encontraremos un camino cementado y luego de tierra que nos subirá  hasta las inmediaciones del Monte Gallarraga. Continuaremos ruta llaneando  hasta llegar al collado de Kurutziaga.  En este punto encontramos un letrero que nos indica la ruta hacia la población de Llodio.  Tenemos que seguir este camino,  para dejarlo  posteriormente  y subir al Kamaraka.

Alcanzada su cima, continuamos ruta por el cordal cimero hacia otro bonito monte,  el Goikogane.  Un cruce de señales nos indica que nos quedan 20 minutos para alcanzarlo. Abajo vemos Areta,  a donde  tenemos que descender.  Llegamos  a un nuevo cruce de señales, donde tenemos que dejar el camino y girar a la izquierda cogiendo un sendero, que entre pinos nos lleva al fin de ruta;  allí encontraremos la estación de tren de Renfe ya en Areta.

 


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude