PARTAIDETZA ETA GIRO ONA TRAIL IRTEERAN

Eibarko Klub Deportiboak antolatutako 2017ko Mendi Jardunaldien barruan, martxoaren 5ean trail irteera bat antolatu zuen klubeko mendi lasterketa taldeak. 35 lagun elkartu ziren goizeko 8:30etan Deporren 17 km eta 800 metroko goranzko desnibela zuen ibilbidea burutzeko. Korrikalariak Toribio Etxeberria kaletik Azitaineruntz abiatu ziren, eguneko malda luze eta gogorrena gaindituz Illordo gainera iristeko. Illordotik San Salbadorreko ermitara jaitsi ziren poliki-poliki berriro igoz  Azurtzako baserrietara iritsiz. Azurtzan ezkerretara hartuta Azkonabitza ingurutik bueltatxo bat emanez Arraotzera atera ziren eguneko azken tontorra egiteko, Galdaramiño. Galdaramiño egin ondoren Unbe aldetik Eibarrera jaitsi ziren.  Partaideak gustura bukatu zuten, askorentzat aukera paregabea izanik Eibar inguruko mendi eta ibilbide berriak korrika eginez ezagutzeko. Horrez gain, Eibar eta inguruetako mendizale eta korrikalariak elkar ezagutzeko balio izan zuen irteerak. Eta garrantzitsuena, iadanik badago hurrengo irteerarako data ere, maiatzak 14. Ez galdu aukera eta animatu!!


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude