GABON TRAIL 2016. Erresumena

Eguberriko goizeko 8:15tan 35 lagun bildu ginen ‘Deporren aurrean’ eibarko menditikan korrika egiteko eta batez ere goiz zoragarri bat pastzeko asmoarekin, aipatzeko ia herena neskak ziren, txalo bero bat haientzat!

image1.JPG
Eta 8:30ak pasata Ixuaruntza  abiatu ziren, Itzio, Arrajola eta Urkoko maldak gainditu ostean. Usartzan geldiunea izateko adoz jarrita, askarrenak eta xuabe-xuabe joaten zirenak, berriro elkartu eta, bertan atzedenatxo bat aprobetxatuz, txanpaiarekin (edo Cava-rekin, ez dute zehaztu eta) 2016ko denboraldia agurtu zuten.
image2.JPG
Gero Kalamurako bidetik Akondiako gainan argazki ‘ofiziala’ atera zuten, eta, orain bai, dena behera izango zen…
image4.JPG
Jeitsiera azkarrago egin ondoren herrira heldu ziren 11ak aldera, han, Deporreko egoitzan, Klubak txorizo eta salda goxua opari eman zien.
Amaiera, antolatzaileek jarri zuten txakolinarekin partehartzaile guztiei eskerrak emoteko nahian. Hurrengo urtea arte!
(Badago jada hurrengo kedadaren data, martxoak 4,  … berriak emango ditugu)

Comments

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude