Deporreko Mendi Batzordea presidente berriaren bila

Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeak bere Ohiko Batzar Nagusia egin du aste honetan (hilaren 8an). Bertan, honako gai hauek jorratu dira, besteak beste:

2016ko galdu-irabaziak: kontu ekonomikoen jarraipena

2017ko irteeren egutegia: datak eta prozedura

2017an mendian federatzeko prozesua: datak eta prozedura

Galde-erantzunak

Lehendakariaren agurra

Azkenengo puntuari dagokionez, ondorengo jakinarazpena egin da:

Egoitz Elduayenek  8 urte egin ditu Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldearen presidente karguan. Urte hauen guztien balorazioa egin du eta, egungo egoeraren berri eman ostean, aro baten amaieraren aurrean gaudela aipatu du. Hori horrela, bere nahia adierazi du lehendakari gisa kargua uzteko. Dena den, prest agertu da etapa berrian klubarekin kolaboratzen jarraitzeko. Mendi Taldetik gonbidapena luzatu zaie bertaratuei eta baita gaian interesa izan lezakeen edonori batzordea berrantolatzen laguntzeko.


Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude