2016-2017ko Haurren Mendi Irteerak Egutegia

Egutegia 2016-2017

  • Urriak 15, larunbata: Jardunaldi Mikologikoak.
  • Urriak 23, igandea: Finalista Eguna. Zegama.
  • Azaroak 13, igandea: Beasain – Murumendi- Mandubia
  • Abenduak 11, igandea: Araotz – Orkatzategi- Goroeta
  • Urtarrilak 22, igandea: Lezo – Guadalupe (Hondarribia)
  • Otsailak 19, igandea: Madariaga – Kakueta – Azkoitia
  • Martxoak 19, igandea: Ibilaldi neurtua: Soraluze
  • Apirilak 9, igandea: Astigarraga (Barraka Loia) – Urdaburu- Hernani
  • Maiatzak 7, igandea: Aia – Pagoeta – Aizarnazabal
  • Maiatzak 21, igandea: Urnieta – Adarra – Andoain
  • Ekainak 4, igandea: Eibarko Finalista eguna: Eibar-Kalamua-Arrate

Informazio orokorra

  • Lehen Hezkuntzako 3. 4. 5. eta 6. mailakoei  eta DBHko ikasleei irekia.
  • Irteera hauetan parte hartzea dohain da
  • Mendi irteerak igandetan izaten dira. Salbuespena jardunaldi mikologikoena da, larunbatez izaten baita.
  • Irteerak umeen erritmo eta gaitasunei egokitutako ibilaldiak izaten dira.
  • Ez da beharrezkoa irteera guztietara joatea, aukeratu daitezke.
  • 6 irteera eginez gero domina irabazten dute umeek eta Arrateko Finalista egunean jasotzen dute.
  • Antolatzaileak: Eibar Klub Deportiboa eta Eibarko ikastetxeak Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Eibarko udalaren diru-laguntzekin.

Ohar praktikoak

  • Ordutegia: Irteerak 8:15ean Ego-gainen eta itzulera 14:00 toki berean.
  • Eibartik kanpo izaten diren mendi-irteeratarako autobusa izaten da.
  • Autobusean tokia baldin badago laguntzera joateko prest dauden zenbait guraso joan daitezke.
  • Eraman beharrekoak: mendirako oinetako eta erropa egokia, motxila txikia, hamarretakoa eta ura.
  • Izen-ematea: Ikasturte hasieran (urriaren 6 arte) izena eman behar da (seguruak egiteko) eta ondoren, irteera bakoitzerako izena eman behar da. Horretarako, bete beheko formularioa.
  • Irteera bakoitzaren aurretik, ikastolan eman behar da izena.