Valvanera – PANCRUDOS (2.079m) – Ezcaray

Kartela

ARGAZKIA: http://www.senderioja.es/la-rioja/489-pancrudos-desde-el-rajao

Orria || Track || Track 2

  • Irteera puntua / Punto de salida: Valvanera
  • Helduera puntua / Punto de llegada: Ezcaray
  • Zailtasun-maila / Dificultad: Ertaina / Media
  • Distantzia / Distancia: 23 km
  • Denbora / Tiempo: 06:30h
  • Garaiera / Desnivel:

DESKRIBAPENA

Valvanerako Ama Birjinaren monasteriotik irteten gara 190 GR bidearen marka gorri/zuriak jarraituz; lehengo eta behin bidexkatik hasiko gara, ondoren pista zabal batera iritsiko gara eta bertatik jarraituko dugu Bierzo-ko mendixkaraino igotzen duen desbideratze bat, eskuin aldetik, aurkitu arte; ezkerrera biratzen dugu eta gorantz pista jarraitu taula adierazgarri bat dagoen bidegurutzera iritsi arte. Ezcaray-erantz joateko eskuinera biratu behar dugu, 80 bat metro aurrera egiten dugu eta bi alternatiba ditugu hemen:

A.- Cabeza Parda tontorra inguratzen duten GR-aren markak jarraitzea Beneguerra muinora iristeko eta hemendik Ezcaray-era jaitsiera hastea.

B.- Ezcaray-eranzko norabide-taula dagoen lekutik 80 bat metrotara, Pancrudos mendateko bizkarra igotzen duen bidexka irteten da ezker aldera; uso-postu batzuetatik pasako gara, 1.850 metro garaieran bidea desagertzen da eta mulu txikien artean igotzen jarraitu behar dugu, hego-mendebalderanzko norabidean, muinora iritsi arte. Eskuinera biratzen dugu hemen, ipar-mendebaldera, eta laster Pancrudos Ipar gailurrera heltzen gara (2.079m). Astaza muinora heldu arte norabide berarekin jarraitzen dugu; hemen eskuinera, Ekialderanzko norabidea hartuko dugu pistaz jaitsieran jarraitzeko 190 GR-ko markak aurkitu arte. Hemendik aurrera ibilbidea A alternatibakoarekin bat dator.

DESCRIPCION

Salimos del monasterio de la Virgen de Valvanera siguiendo las marcas rojas/blancas de la GR 190; primeramente lo hacemos por senda, luego salimos a una amplia pista que la seguimos hasta encontrar un desvío por la derecha que sube hasta el collado del Bierzo; giramos a la izquierda y seguimos la pista hacia arriba hasta llegar a un cruce con panel indicador. Para ir a Ezcaray debemos girar a la derecha, avanzamos unos 80 metros y aquí tenemos dos alternativas:

A.- Seguir las marcas de la GR que bordean el pico Cabeza Parda para llegar al col de Beneguerra y de aquí iniciar la bajada a Ezcaray.

B.- A unos 80 metros del panel indicador en dirección Ezcaray sale una pequeña senda por la izquierda que sube por la loma que baja de los Pancrudos; pasamos por unos puestos de palomas, a la altura de los 1.850 metros la senda desaparece y debemos seguir subiendo entre pequeñas matas, en dirección SO, hasta llegar a la loma. Aquí giramos a la derecha, NO, y en breve alcanzamos la cima Norte del Pancrudos (2.079m). Seguimos con la misma dirección hasta alcanzar el col de Astaza, donde giramos a la derecha, dirección Este, para seguir en bajada por una pista hasta encontrarnos con la marcas de la GR 190. Desde aquí el recorrido coincide con el de la alternativa A.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.