Eibarko Klub Deportiboko Mendi Taldeak Eibarko itzuliaren 19. edizioa antolatu du ekainaren 6rako. Irteera 7:00etan izango da Klub Deportiboaren egoitza aurrean, Toribio Etxeberria kalea 16-1ºean. Aurten berrikuntza moduan ibilbidea kolore horiz markatuko dugu.
31,5 km-ko ibilbide zirkularra izango da, Eibarko gailur garrantzitsuenetatik pasatuz. Bidean zehar bi anoa-postu egongo dira, bata Asurtzan eta bestea Arraten.
Ibilaldia doakoa da eta ez da beharrezkoa izena ematea. Bestalde, Eibarko itzuliaren kamisetak salgai jarriko ditugu Deporreko tabernan eta bulegoan, 5€-tan.
Informazio gehiagorako hurbildu Eibarko Klub Deportibora – Mendi Taldea (943-201904), astearte eta ostegunetan 19:30etatik 20:30etara
Utzi erantzuna