Aurtengo Klubaren eguna ekainaren 7an ospatuko dugu Arraten. Bezperan Mendi Taldeak antolatuta Eibarko Itzulia izango da. Klubaren egunean, lehenengo Roll-Ski igoera antolatuko dugu Itziotik Arratera, mendi ibilaldia bai haur eta gurasoentzat eta baita eskoletako haurrentzat, Arraten Caeloren omenezko pilota-partiduak ere jokatuko dira eta jarraian, eguraldi ona eginez gero, Arraten bazkalduko dugu (jana norberak eramanda).
Hona hemen egun horretako egitaraua:
Finalista eguna:
08.15.- Deportibotik abiatuta mendi ibilaldia, Santa Kurutz- Kalamuako Parlamentua – Kalamua – Arrate. Mendi Taldeak antolatuta.
09.00.- Haur eta Gurasoentzako ibilaldia: Ixua – Kalamua – Akondia – Aizketa – Arrate. Ego-gainetik Ixuara autobusa doan. Autobuserako Klub Deportiboan eman beharko da izena. Mendi Taldeak antolatuta.
09.30.- Roll Ski igoera Itzioko parketik, Eski Batzordeak antolatuta.
12.00.- Caeloren omenezko pilota-partiduak Arrateko frontoian, Pilota Batzordeak antolatuta.
12.30.- Kezka Dantza Taldearen emanaldia eta jarraian haur eta nagusiei mendiko dominak banatzea. (salda eta txorisoa banatuko dira Kantabria jatetxean)
14.30.- Bazkaria Arrateko zelaian (jana norberak eramanda)
Utzi erantzuna