Zestoa – STA ENGRAZIA (505m) – Urdaneta

DESKRIBAPENA

Ibilbidea  Zestoako herrian hasten dugu, Artetxe eta Arozena hotelen  aurrean. Santa Engrazi-Aizarna eta Akua aldera igotzen den errepidea hartuko  dugu (001); berehala egingo  dugu bira eskuinerantz, Baio-ra (002), PR-GI-39 bidea, markak hori-zuri zaharkituak; seinale gutxi eta lausoak. Aurrerago baserrirako  desbideratzea uzten dugu, aurrera diraugu eta apur bat gorago errepidea uzten dugu belarditik eskuinera bide bat hartzeko (003),  ataka batzuk pasatuko  ditugu eta errepide batera                                                                                                                                                                                                                                                    (004) iritsiko  gara; berehala uzten dugu eta ezkerrerantz igotzen den bidea hartzen dugu aurrera, Hego norabidean (005); Ereio Zaharra (006) ezker aldean lehenengo eta Ereio Berri baserria ondoren  aurkituko ditugu; errepidea uzten dugu eta bere ezkerretik inguratuz eta ate bat pasatuz,  eskuinera dagoen belardia inguratzen duen bidea hartuko dugu.

Marka hori-zuria ikusten dugu jaitsieran; marka hori baino lehen (007) ezker aldera dagoen  burdin-hesi bat   pasatzen dugu eta jaisten jarraitzen dugu bide batetik pistara iristeko, (008) ezkerrera; beste bide batera (010) iristen gara, pixka bat jaitsiz Olaondo baserria uzten dugu eskuinera eta  aurrera jarraitzen dugu Ekialderanzko norabidean; langa bat pasatuz, goi aldian ikusten den Legoiaga  baserrira igotzen dugu. Beste ataka bat zeharkatu, baserria ezkerrera utzi eta belarditik (011) apur bat jaisten dugu baina laster  igoeran  eskuinera irteten diren pistak utziz  Illurdain Goikora (012) iristen gara, langa zeharkatu  eta belarditik gora  bide asfaltatura (013) iristen gara, eskuinera. Errepide batean  aurrera diraugu eta Karmengo Amaren  ermita (014) aurkitzen dugu. Belarditik Santa Engraziko mendixkara (016) igotzen gara, eta hortik izen bereko baseliza eta tontorreko  gutun-ontzia ere  gertu ditugu  (015); Santa Engrazi (507m).

Mendixkara itzultzen gara eta jaitsieran eskuinera joko dugu, Ipar aldera. Ataka bat zeharkatu eta marka hori-zuriak eta zuri-gorriak  jarraituko ditugu. Jaitsiz, belardia gurutzatu eta langa bat pasako dugu; berehala  uzten ditugu Aizarnara (017) jaisten diren markak eta hegal erdi ingurutik jarraituz  bide batera iritsiko gara, ezkerrera (018);   ezker aldean  baserri bat aurkituko dugu bidean; eskuinerantz  igo  eta gain aldean (019), ezkerrean Ipar aldera, San Pelaio  ermita aurkitzen dugu (020).

180 gradutako biraketa egingo dugu, marka horia-zuriak, ezkerrera bide bat utzi, pixka bat jaitsi eta  ezkerrera  biratzen dugu (021). Markei jarraituz pista batera iristen gara (022), gurutzatu egingo dugu eta eta Errota Txikira jaitsiko gara, ezkerrera. Berehala errepidea utzi eta eskuinera hartzen dugu (023) Urdanetara igotzeko.

DESCRIPCION

Comenzamos  la ruta  en el pueblo de Zestoa, frente  a los hoteles Artetxe y Arozena. Tomamos la carretera que asciende a Santa Engrazia – Aizarna – Akua (001); enseguida tomamos el desvío a la derecha, Baio (002), ruta PR-GI-39, marcas  amarilla-blanca en desuso;  pocas señales y borrosas. Luego dejamos el desvío al caserío, seguimos de frente y un poco más arriba dejamos la carretera, cogemos un camino a la derecha por el prado (003), pasamos unas puertas y llegamos a una carretera (004);  enseguida la dejamos y tomamos un camino que asciende a la izquierda de frente, dirección Sur (005);  llegamos a los caseríos Ereio Zaharra (006) izquierda y luego a Ereio Berri;  dejamos la carretera y lo bordeamos por su izquierda pasando una puerta y tomando el camino que bordea el prado que está a la derecha.

Descendiendo vemos una marca amarilla y blanca;  poco antes de esa marca (007) pasamos una alambrada a la izquierda y bajamos por un camino para  llegar a una pista, (008) izquierda;  llegamos a otro camino (010), bajando  un poco dejamos el caserío Olaondo a la derecha y seguimos de frente dirección Este;  pasando una puerta, ascendemos al caserío Legoiaga que vemos arriba. Pasamos una puerta,  dejamos el caserío a la izquierda y por el prado (011) bajamos un poco y volvemos a subir dejando las pistas que salen a la derecha;  llegamos a Illurdain Goikoa (012), pasamos una puerta y subimos por el prado, llegamos a un camino asfaltado (013) derecha. Llegamos a una carretera, seguimos de frente y encontramos  la ermita del Carmen (014). Por el prado subimos al collado de Santa Engrazi (016), del collado subimos a la ermita de Santa Engrazi (507m) (015) buzón.

Volvemos al collado y según bajamos cogemos derecha, Norte. Pasamos una puerta y seguimos marcas amarilla-blanca y roja-blanca. Descendemos, cruzamos un prado, pasamos una puerta y enseguida dejamos las marcas que bajan a Aizarna  (017) y vamos a media ladera llegando  a un camino, izquierda (018); encontraremos en el camino  un caserío a la izquierda;  subimos a derecha, y en el alto (019) a izquierda Norte, encontramos  la ermita de San Pelayo (020).

Giramos 180grados,  marcas amarilla-blanca, dejamos un camino a la izquierda, bajamos un poco  y giramos izquierda (021).  Siguiendo las marcas llegamos a una pista (022),  la cruzamos y bajamos a Errota Txiki,  izquierda.   Enseguida dejamos la carretera y tomamos a derecha (023) para subir  a Urdaneta.

Periko taldea.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.