Torrecilla – MUELAGO (1.479m) – Anguiano

DESKRIBAPENA

Ibilaldia Camero Nuevoko  mendi garaienetatik zehar  doa.

Errioxako Torrecilla en Cameros herritik abiatuko gara,  erdigunean dagoen  indigaztainondo zuhaiztiaren ondotik (01018).  Zuhaiztiaren beheko aldean dagoen kaletik  joango gara,  sakana zeharkatu eta San Anton baselizara,  goranzko bidea hartu Campillo kaletik (02018). Baselizaren beheko aldean iturria dago.  Norabide-adierazleak bi aukera  markatzen ditu San Pedro baselizara joateko; guk eskubira joko dugu pistaz  jarraitzeko.  Bide argitik joango gara zabortegi baten inguruan dagoen bidegurutzeraino (03018), hemen aurrera jarraituko dugu, mendebalderako norabidean. Pista zabaletik gorantz joango gara  gure ezker aldera doazen bide guztiak alde batera utzita. Bidegurutzean (04018) aurrera jarraitu aldapa gogor batetik;  hurrengo bidegurutzean (05018) pista nagusia utzi eta ezkerrera  dagoen lasterbidea hartuko dugu;  gune zabal batera helduko gara  (06018) eta ipar-ekialderako  norabidea hartuko dugu aurretik (05018) utzi dugun pistarekin bat egiteko;  oraingoan hego-mendabalderako norabidea hartuko dugu.

1.400m inguruko altitudea duen larrez beteriko goi-lautada batean aurkitzen gara. Gamellones eta Muélago  apenas antzeman ditzakegun  gailurrak  dira.

Hurrengo puntuan (07018) ezkerrera joko dugu, hegoaldera;  ipuru-sastraka batzuk saihestu ondoren Gamellones (1.428m) tontorrera ailegatuko gara (08018) (erpin-geodesikoa eta buzoia). Berriro bidera itzultzeko hego-mendebalderako norabidea hartuko dugu,  alanbre-hesia eskubi aldean eta antena ezker aldean ditugula pasako gara.  Aurrerago (09018) alanbra-hesia zeharkatu eta hesia eskuin aldean dugularik  jarraituko dugu  hego-mendebalderako naorabidean.  Kanadar-pasabidea aurkituko dugu (10018);  zeharkatu eta hego-mendebalderantz jarraituko dugu oraingoan alanbre-hesitik urrutiago eta  ezker aldean  utzirik. Aurrean dugu Muélago tontorra, ipar aldean duen pagadiarekin batera. Pista utziko dugu laster (11018) eta Muélago(1.479m) gailurreraino joango gara (12018) (erpin-geodesikoa eta buzoia).

Oraingoan aurretik (11018) utzi dugun bidera bueltatu behar dugu; horretarako jaitsiera hego  norabidean dagoen bidezidorretik egingo dugu; bidera ailegatzean ere (13018)  hego norabidean jarraitu, aurrerago metalezko langa pasako dugu (14018), eta bide argitik jaistsiko gara;  ohianera heltzean alanbre-hesiaren albotik jarraitu   metalezko langaraino  (15018), Mohosa deritzon mendi-lepoan aurkitzen gara; langa zeharkatuko dugu  eta GR93a ipar-mendebalderako norabidean hartuko dugu; pagaditik jarraituko eta bi erreka zeharkatuko ditugu. Pagaditik ateratzean jarraitu behar dugun norabidea  markatzen duten seinaleak aurkituko ditugu; harrizko pistara helduko gara (16018), eskumara joko dugu, Congostoko etxolak deritzon hondakinetatik igaroko  gara; ezker aldean iturria duen uraska dago. Beheranzko joeran jarraituko dugu hurrengo punturaino (17018), hau da, pistak eskubira hartzen duen muinoraino; guk ezkerrera joko dugu, mendebaldera, marka zuri-gorriak jarraituz;  beste pagadi eder bat zeharkatu ondoren toki zabal eta argira aterako gara; behe aldean, laster batean ailegatuko garen   Anguiano herrixka dago.

DESCRIPCION

Travesía por la máxima elevación de la Sierra de Camero Nuevo.

Salimos del pueblo riojano de Torrecilla en Cameros junto a una arboleda de castaños de indias situados en centro del pueblo (01018). Tomamos la calle que discurre por la parte inferior de la arboleda,  cruzamos el barranco  e iniciamos la subida hacia la ermita de San Antón (02018) por la calle Campillo.  Al llegar a la parte baja de la ermita tenemos una fuente donde podemos proveernos de agua. Un indicador marca dos variantes para llegar a la ermita de San Pedro;  nosotros giramos a la derecha para tomar la de la opción pista. Avanzamos por un buen camino  hasta el cruce (03018),  identificado por un vertedero donde seguimos de frente, Oeste.  Subimos por una amplia pista donde obviaremos todos los caminos que salen a nuestra izquierda.  Al llegar al cruce (04018) seguimos de frente subiendo por fuerte rampa;  al llegar al siguiente  cruce (05018) abandonamos la pista principal girando a la izquierda para tomar un atajo;  llegamos a una zona despejada (06018) y  tomamos dirección  (NO) hasta toparnos  con la pista que hemos abandonado en el punto (05018);  aquí seguimos dirección (SO).

Hemos llegado a un amplio altiplano formado por pastizales situado en torno a los 1.400m de altitud. Las cimas de Gamellones y Muélago son pequeñas elevaciones casi inapreciables.

Al llegar al punto (07018) nos desviamos  a la izquierda (S);   sorteando algunas matas de enebro llegaremos a la cima de Gamellones (08018) VG y buzón (1.428m). Para retornar  a la ruta tomamos dirección  (SO),  pasamos entre una alambrada a nuestra derecha y una antena a nuestra izquierda.  Al llegar al punto (09018) cruzamos la alambrada y seguimos paralelos a ella dejándola a la derecha (SO).  Llegamos al punto (10018) identificado por un paso canadiense;  lo cruzamos y avanzamos hacia el  (SO)  algo alejados de la alambrada que la dejamos a nuestra izquierda.  La cima de Muélago la tenemos enfrente,  identificado por un hayedo en su vertiente (N);  dejamos la pista en el punto (11018) y en breve llegamos a la cima del Muélago (12018) VG y buzón (1.479m).

Ahora debemos tomar el camino que hemos dejado en el punto (11018);  para ello iniciamos el descenso  por un senderillo en dirección  (S);  al llegar  al camino (13018) seguimos hacia el sur, siguiendo el camino pasaremos por una puerta metálica (14018), descendemos por buen camino;  al llegar al bosque caminamos paralelos a la alambrada hasta llegar a una puerta metálica (15018),  estamos en el collado de La Mohosa, cruzamos la puerta y tomamos la GR93 dirección (NO);  caminamos por un bosque de  hayedos,  cruzamos un par  de arroyos donde podemos proveernos de agua.  Al salir del hayedo hay unos postes indicadores de la ruta a seguir; llegamos al punto (16018) pista de piedra,  giramos a la derecha, pasamos por unas ruinas llamadas cabañas del Congosto; a nuestra izquierda hay un abrevadero con fuente. Continuamos descendiendo hasta el punto (17018),  identificado por un collado donde la pista gira a derechas, nosotros giramos a la izquierda (O) siguiendo las marcas rojas y blancas;  cruzamos un hermoso hayedo y salimos  a terreno despejado;  Anguiano está nuestros pies donde llegaremos en breves minutos.

Periko Taldea

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude