Lizartza – URKIETA (866m) – Betelu

DESKRIBAPENA

Orexa-ko errepidearen bidegurutzean hasten dugu ibilaldi hau;  250m inguru ibili ondoren Basabe ibaia zeharkatzen duen zubia (01037) ikusiko dugu gure eskuinera, gurutzatu eta  50m aurrerago ezkerrera (02037) biratzen dugu; bide honek eramango gaitu Urkietatik (03037) jaisten den mendi-bizkarreraino. Bizkarrera iristerakoan  ezkerrera biratu, Hego-ekialdera, eta bertatik  aurrera egiten dugu. Narbaitzu (472m) gailurretik  pasako gara (04037);  ondoren dagoen  bidegurutzean (05037) zuzen igotzen  jarraituko dugu; txabola batera iritsiko gara eta marka gorri-zuriz markaturik dagoen bidea jarraituko dugu; mendi-hegaletik joango gara  aurrerago  gaina lortu arte (06037). Hemendik  igoera era nabarmenean gogortzen da Urkieta (866m) gailur harritsura iritsi arte (07037).

Tontor zorrotzetik aurrera egiten jarraitzen dugu; markak  ezkerrerantz desbideratzen dira Pagota (854m) gailurra alde batera utziz eta sigi-saga eginez jaisten dira Urdangarate  mendi-leporaino. Pagota mendia (08037) igotzea aukeratzen badugu tontorretik jarraituko  dugu amaierara arte. Mendi-lepora iristeko, metro batzuk atzera egin eta jaitsiera ekialderantz hasten dugu.

Urdangarate (09037) mendi-lepotik Musaio gailurrera iristeko igoera gogorra dugu;  lehenik,  alanbre-hesira (10037) erantsita dagoen hontzaren silueta duen plaka metalikoa bilatu behar dugu; alanbre-hesia gurutzatu eta Hegorantz egingo  dugu; 150m inguru aurrerago dagoen tontor txikia  da Musaio (821m) gailurra (11037).

Hego-ekialderantz bide onetik jarraitzen dugu; gurutzatu eta eskuinetik jarraituko dugun alanbre-hesira iritsiko gara (12037).  Aurrerago, eguraldi onarekin, puntu honetatik ikusten diren mendien  taula adierazgarria aurkituko dugu gure ezkerrera. Hurrengo bidegurutzean eskuinetik jarraitzen dugu, borda bat uzten dugu ezkerrera eta Leizaran (13037) autobiatik gertu aurkituko gara. Eskuinera biratu  eta autobiarekin  paralelo doan bidea  jarraitzen dugu. Santa Barbara (853m) mendira igotzea aukeratzen badugu, tuneletik 150 metrotara, gutxi gora behera, gure eskuinera dago  ermitara igotzen den bidea. Aurrez ikusitako bidearekin lotzeko, jaitsiera mendi-gaina Hegorantz  jarraituz egin dezakegu.

Gorritiko bidegurutzera iristerakoan eskuinera, Mendebalera, biratzen dugu; txabolak dauden toki batera  iristen gara (14037), ezkerrera biratzen dugu, Hego-mendebalderatz, Elosta-rako igoera harriztatutako bide zabaletik ekiteko. Basoko (15037) argigune zabalera heltzen garenean, bidea uzten dugu, ezkerrera biratu  eta belardi batetik zuzen Hego-ekialderantz igotzen dugu. Belardia amaitzerakoan basoan sartzen gara berriro. Hemen, ezkerrera alertzez eta eskuinera pagoz inguraturik  dagoen korridore batetik  igoko gara alanbre-hesi batera iritsi arte. Ekialderantz lehenik eta  Hegorantz gero jarraituko dugu; Elosta(924m) gailurra (16037) hurbil dago eta burdinezko sputnik batek identifikatzen du baina pago eta elorri zuri artean  bilatu behar da.

Igoerako bide berari jarraituz pistara  itzultzen gara; harriztatutako pistara iristerakoan beherantz egingo dugu  gure ezker aldean  bide bat  aurkitu arte (17037); puntu honetan pagadi batetik jaitsiko gara eskuin aldera belardi bat hurbil  dugularik, pixka bat gorantz eginez  elektrizitate dorre batez identifikatu dezakegun Gorriti (18037) mendi-lepoan aurkituko gara. Hemendik Arribe herriranzko jaitsiera hasten dugu, bidea balizatua dago;  (19037) puntuan pistak eskuinetik jarraitzen du, bertatik jaitsi gaitezke edo  ezker aldetik balizatuta  doan bidea jarraitu dezakegu.  Arriben, hain zuzen ere eliza atzean ezkerrera biratzen dugu eta ibaiarekin paralelo  doan bidea hartzen dugu Betelura ailegatzeko.

DESCRIPCION

Iniciamos esta travesía en el cruce de la carretera de Orexa, caminamos unos  250m, veremos a nuestra derecha un puente (01037) que atraviesa el río Basabe, lo cruzamos y  50m más adelante   giramos a la izquierda (02037); este camino nos sube hasta la loma  del cordal que desciende desde Urkieta (03037). Al llegar a la loma giramos a la izquierda,  SE, y avanzamos por ella. Pasaremos por la cima de Narbaitzu (472m) (04037); más adelante en un cruce de caminos (05037) seguimos subiendo de frente,  llegaremos a una borda donde seguiremos  el camino marcado con  marcas rojas y blancas  que faldea  el monte y más adelante  nos dejará  en lo alto del cordal (06037).  A partir de aquí la subida se endurece de manera considerable hasta llegar a la  rocosa cima de Urkieta (866m) (07037).

Seguimos  avanzando  por la afilada cresta, las marcas  se desvían  hacia la izquierda salvando la cima de Pagota (854m) y bajan zigzagueando hasta el collado de Urdangarate. Si optamos por subir al Pagota (08037) seguimos la cresta hasta el final. Para llegar al collado, retrocedemos unos metros  e iniciamos la bajada  hacia el Este.

Desde el collado de Urdangarate (09037)  tenemos una fuerte subida  para llegar a la cima de  Musaio;  primero buscamos  una placa metálica con la silueta de un búho que está pegado a la alambrada(10037),  la cruzamos  y  avanzamos hacia el Sur; unos 150 metros más adelante una pequeña prominencia   es la cima del Musaio (821m) (11037).

Continuamos por  buen camino hacia el SE; llegaremos a una alambrada que la cruzamos (12037) y seguimos por la derecha.  Más adelante  encontraremos a nuestra izquierda un panel indicador de los montes que, con buen tiempo, se divisan desde este punto. En el siguiente cruce seguimos por la derecha, dejamos una borda a nuestra izquierda y llegaremos  cerca de la autovía de Leizaran (13037). Giramos a la derecha y seguimos por un camino que discurre paralelo a la autovía. Si optamos por subir al monte Santa Bárbara (853m), a unos 150m  del túnel por  nuestra derecha sale  el camino que sube a la ermita. La bajada para enlazar con la ruta prevista la podemos hacer siguiendo el cordal hacia el Sur.

Al llegar al cruce de Gorriti giramos a la derecha, Oeste;  llegamos a una zona con chabolas (14037), giramos a la izquierda, SO,  para iniciar la subida a Elosta por amplio camino  empedrado.  Cuando alcanzamos un amplio claro  del bosque (15037), dejamos el camino,  giramos a la izquierda y por una pradera subimos rectos hacia el  SE. Al terminar el prado entramos en un bosque   en el que hay un pasillo  entre alerces a nuestra izquierda y hayas a la derecha, subimos por él hasta llegar a una alambrada. La seguimos primero hacia el Este y luego hacia el  Sur; la cima  de Elosta (924m) (16037)  está cerca pero hay que buscarla entre  hayas y  espinos, un   sputnik metálico la identifica.

Volvemos hasta la pista siguiendo el mismo camino de subida;  llegamos a la pista empedrada y bajamos por ella hasta  encontrarnos a nuestra izquierda un camino (17037);  en este  punto descendemos por el hayal próximos a un prado a nuestra derecha, subimos un poco y nos colocamos en el collado de Gorriti (18037), una torreta   eléctrica lo identifica.  Desde aquí iniciamos la bajada  hacia el pueblo de Arribe, el camino esta balizado;  al llegar al punto (19037) la pista continúa por la derecha, podemos bajar por ella u optar por la senda  balizada que sigue por la izquierda. En Arribe,  justo detrás de la iglesia giramos a la izquierda y tomamos el camino que paralelo al río nos lleva a Betelu.

Periko taldea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.