EHZ 18/19: Isaba – Ezkaurre (2.050m) – Zuriza / Linza – Hiru Erregeen Mahia (2.444m)

DESKRIBAPENA

EHZ 18

GR11 ibilbidea,  Ezka ibaiak errepidea gurutzatzen duen tokian hain zuzen  sartzen da Isaba herrian  eta errepidetik bertatik jarraitzen du Angel Galé  plaza txikiraino (01032). Hementxe, Iturriotz izeneko  iturri ederrean har dezakegu ibilbide guztian urria den edateko ura.

Lehenik etxe eta baratzen artean jarraitu behar ditugu GR11ren markak pista zabal batera ailegatu arte  eta ondoren hura jarraitu,  GR11 eta GR11.4  ibilbideek osatzen duten  bidegurutzeraino (02032);  taula adierazgarria dago.

Toki  honetan aurkezten diren  bi ibilbide-aukeren artean erabaki behar dugu.
A.- GR11 jarraituz  aurrera egitea.  Belarbazeko ordokietara iritsi  eta gero  taula adierazgarri bat dagoen Nafarroa mendatera  (06032)  igotzea da aukera. GR11ko markak Veral ibaiaren ingururaino errepidearen parean doaz eta gero Zurizako aterperaino errepidez.

B.- GR11.4 ibilbidearen  markei jarraitzea eskuinera eginez. Lehenik pista zabaletik jarraitzen dugu bukatu arte (03032); hemen eskuinera egingo dugu, ibaia gurutzatu  eta ondo markatutako bidetik pinuen artean igoko gara  goiko larreetaraino.

Hemendik Ezkaurre Txikia (1.769m) puntazorrotza  ikusiko dugu gure ezkerrera, ondoren Baines (1.858m) eta atzerago Ezkaurre.  Seinale-zutoinei jarraituz Arnaia (1.648m) eta Kañadaxiloia (1.769m) mendien hegaletatik zehar joango gara.  Aurrerago markak mendi-mazela aldatzen dute Ezkaurreko aintzira ikusteko. Bere Iparrean hain zuzen, hasieran oholtxo gorria/zuria dagoen kanala bistaratuko dugu. Kanal honek, gain-ertzera heldu baino lehen, hasieran eskuen laguntza  behar izango ditugun punturen batzuk ditu eta zigi-zaga motz batzuen bidez gainditu beharreko 300m inguruko tartea du.   Gainaldean Ekialderanzko norabidea  jarraituko dugu (05032) Ezkaurre (2.050m) tontorrera  iristeko (05032).

Nafarroa mendatera jaitsiera Iparrerantz argi eta garbi,  harrespilez eta GR11ko marka gorri-zuriz zuinkatutako bideari  jarraituz  egingo dugu.

1.870m  parean bideak Ipar-ekialderantz biratzen du  eta Abizondo (1.673m) gailur harritsua aurrean  ikusten dugularik  mendixkara iritsiko gara. Bidea,  Abizondo eskuin hegaletik inguratuz doa  Nafarroa mendateraino (06032).

Hemendik  Zurizara egtekoa  A  ibilbide aukeraren amaieran deskribatuta dago.

EHZ 19

Linzako  mendi-aterpetik (01039) irten eta bere Ekialdean dagoen errekastoa zubi txiki batetik zeharkatuz abiatuko dugu ibilaldia; bidea larre aldapatsutik doa  Linzako  mendixkara (02039) iritsi arte.

Toki honetan bidea banatu egiten  da Petrechemarantz (2.371m) edo guk bete nahi dugun helbururantz, hau da,  Ipar-ekialderantz ikus dezakegun totorrerantz. Ezkerreko bidea hartzen dugu, eta leunki jaisten gara Eguterako  mendiarterantz;  iturri baten ondotik pasatzen gara eta xaflaz egindako  etxola batera iristen gara. Hemen bidea berriro maldatsua bihurtzen zaigu lapiaz gain aldera  iritsi arte.  Zulo ugari ditu eta kontuz gurutzatu behar dugu; gero Budogia kanala deritzon haran txikira iritsi arte  jaitsiko gara; hemen  Belaguatik  igotzen duen bidea (03039) aurkituko dugu.

Eskuineranzko bideari jarraitzen diogu,  haitz eta harrizko bloke handien artean dauden  mugarri ugarik markatzen diguten  bidea jarraituz  Mahaiaren eta Budogiaren artean  dagoen mendixkara iritsiko gara.  Mendixkatik igoeran jarraitzen dugu Mahaiko paretaz aurkitu arte;  eskuin aldetik jarraituko dugu bidea Le  Table izenez ezagutzen den tokirantz.  Le Table aldera jaitsi baino lehen  ezkerrera  biratzen dugu eta , erraz, tximinia edo arrail bertikal txiki bat  igo ondoren, duela hiru urte  Euskal Herriko Zeharkaldia Los Tornos mendaten hasi eta gaur hemen  bukatzear gauden,  Hiru Erregeen Mahaia (2.444m)  gailurrera (04039)  iritsiko gara.

DESCRIPCION

EHZ 18

La GR11 entra en la población de Isaba justo donde el río Ezka cruza la carretera y continua por la misma hasta llegar a la plazuela Angel Galé, (01032). Aquí mismo tenemos una buena fuente llamada Iturriotz donde podremos cargar agua que es escasa en todo el recorrido.

Seguimos las marcas de la GR11 primero entre casas y huertos para desembocar en una amplia pista la cual debemos seguir hasta el cruce de caminos entre GR11 y GR11.4 (02032),  hay panel indicador.

En este punto debemos decidir entre las dos opciones de recorrido que se presentan.

A.- Seguir de frente por la GR11. Llegaremos a los llanos de Belarbaze y luego subir al puerto de Navarra (06032)  con panel indicador. La GR11 discurre paralela a la carretera hasta las proximidades del río Veral y luego por carretera hasta el refugio de Zuriza.

B.- Seguir por la derecha las marcas de la GR11.4. Primero seguimos la  amplia pista hasta su fin (03032);  aquí seguimos por la derecha, cruzamos el río y por senda bien marcada subimos entre pinos hasta los pastizales naturales.

Desde aquí  veremos a nuestra izquierda el puntiagudo Ezkaurre Txikia (1.769 m), a continuación  el Baines (1.858m) y al fondo tenemos el Ezkaurre. Seguimos los postes de señales  faldeando   el Arnaia (1.648m) y el Kañadaxiloia (1.769m). Más adelante las marcas nos cambian de ladera para dar vista al Ibon del  Ezkaurre. Justo al Norte del mismo  veremos una canal donde al inicio hay una tablilla roja/blanca. Esta canal tiene un desnivel de 300 metros que la superaremos en cortos zig-zags, al principio hay algún punto donde deberemos apoyar las manos, hasta llegar al cordal cimero. Desde  aquí  seguiremos el amplio cordal hacia el Este hasta llegar al Ezkaurre (2.050m) (05032).

La bajada hacia el puerto de Navarra es claramente hacia el Norte siguiendo la senda jalonada de hitos y marcas rojas y blancas de la GR 11.

A la altura de 1.870m la senda vira hacia NE y  con la vista puesta en  la cima rocosa del Abizondo (1.673m)  llegaremos al collado. La senda discurre bordeando el Abizondo por la derecha hasta llegar al puerto de Navarra (06032).

De aquí hasta Zuriza está descrito al final del recorrido opción  A.

EHZ 19

Salimos del refugio de  Linza (01039) cruzando  a su lado Este un regato por un pequeño puente;  el camino  asciende por un pastizal con fuerte pendiente  hasta llegar al collado de Linza (02039).

En este punto  el camino  se bifurca hacia el Petrechema (2.371m)   o  hacia nuestro objetivo  que se puede ver  mirando al NE. Tomamos el sendero de la izquierda, y bajamos suavemente hacia  la Hoya de la Solana;  pasamos junto a una fuente y llegamos a una caseta de chapa. Aquí el sendero se vuelve a empinar hasta llegar a lo alto del  lapiaz. Hay que cruzarlo con cuidado pues tiene numerosos agujeros;  luego descendemos un poco  hasta llegar a un pequeño valle  llamado canal del Budoguía, donde nos encontraremos  con la senda que sube desde Belagua (03039).

Seguimos el sendero hacia la derecha,  llegaremos  a las piedras y bloques donde numerosos hitos nos marcan el camino hasta llegar al collado entre la Mesa y Budoguía. Desde el collado seguimos en ascenso hasta darnos con la pared de la Mesa; continuamos el camino por su derecha,  camino de Le Table. Antes de descender hacia Le Table giramos a la izquierda y por una pequeña chimenea, muy fácil,  llegamos al final de  la travesía de Euskal Herria que iniciamos hace tres años en el Puerto de Los Tornos  y acabamos aquí en La Mesa de los Tres Reyes (2.444m) (04039).

Periko taldea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.