EHZ 14. Eugi – ITURRUNBURU (1.388m) – Auritz

DESKRIBAPENA

Urkiaga mendatetik (01028)  irteten gara ekialderanzko norabidean GR11 transpiriniotarraren marka gorri-zuriei jarraituz. Gutxi gorabehera 2,8 km ibili ondoren, 1.185m. altueran (02028), Aditik jaisten den gandorrera iristen gara. Puntu honetan bi aukera ditugu:

a.- GR11 utzi eta aipatutako gandorretik jarraitzea  Adi gailurrera (1.458m) iritsi arte. Hemendik,  noranahi ere bistak bikainak dira.
b.- Adiren albotik dauden markei jarraitzea Aratun  mendixkaraino (03028).

Adira igotzea aukeratu badugu jaitsiera Aratun mendixkara (ipar-ekialdera) zuzentzen den gaina jarraituz egingo dugu. Toki horretan GR11 eta GR12ko  markak  aurkituko ditugu.

Behin mendixkan kokatuta,  GR12ko  markei jarraituko diegu  eta ez GR11koei; arrazoia da  hemendik Aldaparri mendixkaraino ibilbidea alderaezina dela. Beraz, Ekialderantz jarraitzen dugu; pixka bat  aurrerago beste aukera bi aurkezten zaizkigu:

c.- Iturrunburu gailurra ezkerretik inguratzen duten GR12ko markak jarraitzea  Aztakarriko mendixkaraino (04028).
d.- Iturrunburu (1.338m) igotzea eta Aztakarriko mendixkara (04028) jaistea. Hemen   GR12arekin bat egiten dugu berriz.

Mendixka honetatik markei jarraituz Aztakarri gailurrera alanbre-hesiaren ondotik jarraituz igotzen gara. Gogoz egonez gero  Beodegi eta Sorolepo gailurrak  igotzea aukera dezakegu; eguraldi onarekin bisten gozamenerako ahaleginak merezi du. Azken gailurretik  hego-ekialderantz  jaitsiko gara  Beraskoaineko (05028) mendixkan GR12arekin lotzeko.

Lanotegi gailurra markak jarraituz inguratu edo hura igotzea aukera dezakegu; pagadi  batean sartzen  gara eta zeharkatuko dugu Mendiaundi aldetik datorren errekastoraino. Sigi-sagako bidetik igoko  gara Aldaparri mendixkaraino (06028). Puntu  honetan,  azken aldian  ibili garen GR12 eta GR11ko markak berriro  elkartzen dira. Ezkerretik jarraitzen dugu (ipar-ekialderantz), Uztarketa mendixkatik (07028)  pasatzen gara,  eta aurrerago zutoin adierazle baten ondotik; hemen  banatzen dira GR11  eta GR12 ibilbideak.  Azken honen noraibidea (ipar-ekialdera) Lindus mendirantz eta Ibañetako mendatera doa; guk eskuinera biratzen dugu (hego-ekialderantz) eta GR11  jarraituz ekingo diogu jaitsierari  eta ezer nabarmentzekorik  gabe Auritzera (09028) iritsiko gara.

DESCRIPCION

Salimos del puerto de Urkiaga (01028) dirección Este siguiendo las marcas rojas y blancas de la transpirenaica GR11. Después de unos 2,8 kms a la altura de 1.185m. (02028), llegamos a la cresta que desciende del Adi. En este punto tenemos dos opciones:

a.- Abandonamos la GR11 y continuamos por la mencionada cresta hasta llegar a la cima del Adi (1.458m).  Desde aquí las vistas son magníficas en todas las direcciones.

b.- Seguir las marcas que flanquean el Adi hasta el collado de Aratun (03028).

Si hemos optado por subir al Adi la bajada la haremos por el cordal que se dirige al collado de Aratun (NE),  donde nos encontraremos con las marcas de la GR 11 y GR 12.

Una vez situados en el collado,  seguiremos las marcas de la GR 12 en vez de las de la GR 11;  la razón es que  desde aquí hasta el collado Aldaparri el recorrido es  incomparable.  Por tanto,  seguimos hacia el Este; poco más adelante se nos presentan otras dos opciones:

c.- Seguir por las marcas de la GR12 que bordean la cima de Iturrunburu por la izquierda y nos deja en el collado de Aztakarri (04028)

d.- Subir a Iturrunburu (1.338m)  y bajar al collado de Aztakarri (04028) donde   retomamos la  GR12.

Desde este collado siguiendo las marcas subimos a la cima de Aztakarri , subiendo paralelos a la alambrada. Si las  fuerzas nos acompañan podemos optar por subir las cimas de Beodegi  y Sorolepo;  con buen tiempo merece la pena el esfuerzo por el disfrute de las vistas. Desde la última cima bajaremos por el cordal (SE)  para enlazar con  la GR 12 en el collado de Beraskoain (05028).

Bordeamos la cima de Lanotegi por  las marcas o  podemos optar por subirlo; nos adentramos en un bosque de hayas y  cruzamos hasta el regato que desciende  de Mendiaundi. Por una zigzagueante senda  subimos hasta el collado de Aldaparri (06028). En este punto vuelven a juntarse las marcas de la GR 11 con la GR 12 por la que hemos caminado. Seguimos por la izquierda (NE), pasamos por el collado de Uztarketa (07028) más adelante  por un poste indicador donde se separan la GR 11 y la GR12. Esta última  continua dirección (NE)  hacia  el monte Lindus y  puerto de Ibañeta;  nosotros giramos a la derecha (SE)  y bajamos siguiendo la GR11 y sin nada importante que reseñar llegaremos a Auritz (09028).

Periko taldea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude