Clavijo – CERROYERA (1.406m) – Torrecilla

DESKRIBAPENA

Clavijo  herriko plazatik (100) abiatuko gara. Sonatua da Errioxako herri hori duen gazteluarengatik eta bertan,   izan zen gudu entzutetsuarengatik, diotenez Donejakueren parte hartzeaz. San Roman baselizarako norabidea hartuko dugu Román Cabezón kaletik; ermitako horman (101) seinalea ikusiko dugu: “Mallo mendi-lepoko hilobia”; eskumara hartu eta lurrezko pista jarraitu,  lehenengo zereal eta larre  sailetatik  eta gero pinu artean ibili ondoren  muinora ailegatuko gara (102); hemen bidegurutzea dugu. Zuzenena, aurrera egitea da (M) 200 metro inguru eta ezkerrera doan pista hartzea (H); beste muino batera ailegatuko gara eta pixka bat igo eta jaitsi egin ondoren beste muino batean aurkituko gara (103). Alde batera utzi eskumatik jaisten den pista eta  aldapa handia igo behar dugu Aldera Haitz gainera joateko (1.248m). Hemendik erraz jaitsiko gara Mallo mendi-lepora (104);  gure ezker aldera harresi poligonal batek trikuharria babesten du.

Mendi-lepotik zehar doan pista jarraituz igoko gara bidegurutze batera (105), (100m ingurura eskuma aldera jaitsita iturria dago); han bidea banatzen da eta guk eskumara hartuko dugu, alanbra-hesia zeharkatu eta bide argitik Viso (106) gaina lortu  arte. Hemen marka hori-zuriak jarraitu hurrengo muinoraino (107);  marka horiek Luezas herrixkara daramate bidea, baina alde batera utziko ditugu (HM) norabidean doan bidexka hartuta. Bidexka harritsua  bukatzen denean zuzenean ibar aldera jaitsiko gara (108); zeharkatzen duen bidea hartu, gora eta behera egin  ondoren beste ibar  batean egongo gara (109);  hau ere zeharkatu eta gorantz ezker aldetik  inguratzen duen bidea jarraitu  (alanbra-hesiaren ondotik igota laburragoa da).  Alanbre-hesiaren albotik jarraituko dugu pasabide bat aurkitu arte (110),  hura pasa eta zuzenean goaz Saida Haitz tontorrera (1.378m buzoia, erpin geodesikoa. Ikuspegi zabala Cameros berri eta zaharretara) (111).

Jaitsiera (HM) norabidean egingo dugu,  aurretik (110) puntuan utzi dugun bideraino;  pixka bat aurrerago bidegurutzea (112) dugu eta ezkerrera hartu (H); hurrengo bidegurutzean (113) aurrera egingo dugu (HM) eta geroago (114)  ezkerrera hartuko dugu (H); muino  batetik pasa, igoera txiki bat eta berriro jaitsi beste muninora,  bide argitik jarraituko dugu eta jaitsi ondoren txabola batez  identifikatuko dugun muinoan aurkituko gara. Lehenengo gorantz eta gero lauan doan bidea jarraitu (igotzeko badago laburbide bat), ezkerrean artea ikusiko dugu, pixka bat aurrerago (115), bidea utzi  eta eskumara doan bidexka hartu  Cerroyera tontorrerako (1.406m. antenak eta erpin geodesikoa) (116).

Mendebalderako norabidean jarraituko dugu  eta jaitsiera txiki baten ondoren Mojen atakara helduko gara (117); bidetik jarraitu (HM) norabidean;  jaitsiera handia dugu aurrean hartxintxar bidean lehenengo eta gero belarrezkoan pista batekin aurkitu arte (118), eskumara hartu (HM),  mendi-hegalean ibiliko gara bide honetatik km 1 eta 200m inguru,  bidegurutzearekin topo egin arte (119); pista gorantz doa baina guk ezkerrera hartuko dugu (M) Torrecilla aldera jaisteko Tardiego  trokartetik. Bideak zelai batera darama,  zeharkatu egingo dugu trokarantz, eskumako aldean kokatuko gara eta jaitsi ondoren zeharkatuko duen bidexka aurkituko dugu (120);  ezkerrera hartu ezker alden kokatzeko; bildots eta ardi bideetatik aurrera egingo dugu; beherago, belar-bide zabal bat jarraituz   Logroño-Soria errepidera joango gara;  errepidea zeharkatu eta bertatik Torrecilla en Cameros herrira helduko gara.

DESCRIPCION

Salimos de la plaza de la  localidad riojana de Clavijo (01017), famosa por su castillo y la batalla del mismo nombre en la que dicen  intervino el apóstol Santiago. Iremos por la calle Román Cabezón en dirección a la ermita de San Román;  al llegar a la misma(02017) en la pared encontraremos un indicador  “Sepulcro del collado del Mallo”,  giramos a la derecha y seguimos la amplia pista de tierra, caminamos primero entre campos de cereal, pastizales y más adelante entre pinos hasta llegar al collado (03017) donde nos encontramos con un cruce de caminos;  lo más cómodo es seguir de frente (O) unos 200 metros y tomar la pista de la izquierda (S);  llegamos a otro collado  e iniciamos una corta subida seguida de una bajada que nos deja en otro collado (04017). Una pista baja por la derecha que la obviamos e  iniciamos una pronunciada subida (S) hasta el alto  de la Peña Aldera (1.248m). Desde aquí  bajamos rápidamente al collado del Mallo (05017) donde veremos a nuestra izquierda un cercado poligonal de piedras que protege el dolmen.

Seguimos ascendiendo por la pista que sigue el cordal hasta llegar a un cruce (06017) donde el camino se bifurca (hay una fuente a unos 100m abajo a  la derecha). Tomamos el de la derecha, cruzamos una alambrada y  subimos por buen camino hasta el alto del Viso (07017). De aquí seguimos las marcas amarillas y blancas  hasta el siguiente collado (08017), abandonamos las marcas que llevan al pueblo de Luezas y seguimos por una senda que discurre a media ladera en dirección (SO). Más adelante la senda se vuelve pedregosa y cuando termina el pedregal bajamos directos al fondo de una vaguada (09017);  tomamos el camino que lo atraviesa, sube a un alto y vuelve a bajar a otra nueva vaguada (10017); atravesamos la misma y tomamos el camino que asciende dando un rodeo por la izquierda (se puede atajar subiendo paralelos a la alambrada). Seguimos paralelos a la alambrada hasta encontrar un paso (11017) la cruzamos y subimos directos a Peña Saida (1.378m. buzón y VG. Amplia vista hacia los Cameros nuevos y viejos) (12017).

Desde aquí iniciamos el descenso en dirección (SO) hasta toparnos con el camino que dejamos en el punto (11017),  poco más adelante nos encontramos con el cruce (13017) donde giramos a la izquierda  (S);  en el cruce (14017) seguimos de frente (SO)  y al llegar al (punto 15017) giramos a la izquierda  (S);  pasamos por un collado, iniciamos un suave ascenso y posteriormente bajamos hasta otro collado, seguimos avanzando por buen camino y después de un tramo de bajada llegamos a otro collado que lo identificaremos por una chabola. Seguimos el camino que primero sube (hay un atajo que evita una vira) y después llanea, vemos un encino a nuestra izquierda y poco más adelante,  (punto 16017),  abandonamos el camino y tomamos una senda que sale a nuestra derecha y ascendemos directamente a Cerroyera (1.406m.  VG y antenas) (17017).

Continuamos por la loma en dirección (O) y después de un breve descenso llegamos al portillo de Las Monjas (18017);  continuamos por el camino en dirección  (SO);  bajamos en fuerte pendiente por pista de balasto y luego herbosa, nos encontramos con una pista (19017),  giramos a la derecha (SO),   faldeamos por este camino durante unos 1,2 Kms, llegamos a un cruce(20017), la pista continua hacia arriba pero nosotros giramos a la izquierda  (O)  donde iniciamos el descenso hacia Torrecilla por el barranco Tardiego.  El camino desemboca en prado,  lo atravesamos en dirección hacia el fondo del barranco, nos situamos en la margen derecha y bajamos hasta encontrarnos con una senda que lo atraviesa (21017);  giramos a la izquierda para situarnos en la margen izquierda, avanzamos por sendas borreguiles;  más abajo nos encontramos con un amplio camino herboso que nos lleva hasta la carretera Logroño-Soria,  la atravesamos y por carretera llegamos a Torrecilla en Cameros (22017).

Periko taldea

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.