EHZ 13. Belate – ZURIAIN (1.408m) – Eugi

DESKRIBAPENA

N-121 errepideko 31,250 Kilometrotik irteten gara (01013). Ekialderako norabidea  hartu kanadar igarobide batetik  pasatuz,  eta horrela jarraitzen dugu  Convento de Belate deritzon  etxe ingururarte;   ezkerrera biratzen dugu, Ipar aldera, eta gorantz abiatuko gara Venta Quemada-tik (02013)  datorren bidea topatu arte. Eskuinera biratzen dugu, Ekialdera, eta  GR 12 ibilbideko markei jarraitzen diegu Aratxuri errekastoaren paretik . Pagadian  sartzen gara eta Azkenatz mendixkaraino igoera egingo  dugu;  toki hau izen bereko mendiaren eta Gartzagaren artean kokatuta  dago. Eskuinera biratzen dugu, Ekialdera, eta markak jarraituz  Gartzaga mendixkara  igotzen dugu. Eskuinera biratzen dugu, Hego-Ekialdera, eta aukera dugu nahi izanez gero  Okolin (1.352m) tontorra igotzeko   edo GR 12ko  markei  jarraituz hura inguratzeko.  Saioa mendien (03013) magalera iritsiko gara eta eskuin aldetik  inguratuko dugu aurrerago Sagardogi (04013) mendixkara iristeko;  hemen  Artesiagarantz, ezker aldetik  doazen marka zuri-gorriak alde batera uzten  ditugu eta  aurrera  Hegorantz jarraituko dugu. Mendi bizkarra  igoz zedarriak  aurkituko ditugu  eta jarraituz Hego-mendebalderantz  joango gara Zuriain (1.408m) gailurrera (05013), erpin geodesikoa eta gutunontzia.

Hego-mendebalderantz jaisten gara mendi-bizkarra jarraituz, beherago Hegorantz jarraitzen dugu;  pista batera iristeko norabidea  mantentzen dugu;  pistaren ezker aldean kokatutako etxolara  (06013) iritsi gabe, pista utzi egingo  dugu eta ezkerrera, Hego-ekialderantz  jaisten den   bidea hartzen dugu. Bidegurutze batera iritsiko gara (07013);  Hego-ekialderantz gorantz doan  bidetik  hasiko dugu igoera,  laster  bidea  hegorantz desbideratzen da  (08013) eta  gora eta behera batzuen ondoren,   ezkerrerantz  90  graduko  biraketa egin behar dugun tokira helduko gara (09013), Ekialderantz,  Eride mendia (1.246m) hegotik inguratzen jarraitzeko.  Iturrotz mendixkara  (10013)  iritsiko gara,  eskuinera biratzen dugu, Hego-ekialdera,  zedarriz markaturiko bidetik igoera hasteko;  mendixka batera iristen gara lehenengo  eta  gorago Burdindogi (1.200m) gailurrera, gutunontzia (11013). Izen bereko ermita 200 metrotara dago, Hego-mendebalderantz (12013).

Ermitatik Hego-mendebalderantz jaisten den bide zabala hartzen dugu, eskuinera inongo desbideratzerik hartu gabe jarraituko dugu; bidegurutzera (13013) iritsiko gara, gure bideak  ezkerretik jarraitzen du  ezker alderantz ertzetik inguratuz;  Zugarraundika errekastora(14013)  iritsiko gara eta bere parean eta ezker aldetik  jaisten jarraitzen dugu, beherago errekastoa gurutzatu eta  eskuineko aldera pasako gara, hain zuzen ere Iragi herriaren  behe aldean  (15013), ezker eskuinera dauden burdinezko bi atek adierazten digute tokia. Ezkerrera biratzen dugu, Ekialdera; apur bat beherago  aurreko ibaia berriro  gurutzatzen dugu eta bere ezker aldean jarriko gara,  bide ona jarraituz iritsiko gara Eugi  urtegia (16013) inguratzen duen pistara. Eskuinera biratzen dugu dikera iristeko, gurutzatu eta errepidetik igotzen gara Eugi herriraino(17013).

DESCRIPCION

Salimos del Km. 31,250 (01013) de la carretera N-121. Tomamos el camino   dirección Este pasando por un  paso canadiense, lo seguimos hasta las cercanías de  la casa Convento de Belate;  giramos a la izquierda, Norte,  y ascendemos hasta  toparnos con el camino que viene de Venta Quemada (02013). Giramos a la derecha, Este,  y  seguimos las marcas de la GR 12 paralelos a la regata Aratxuri. Nos internamos en el hayal e iniciamos la subida hasta el collado de Azkenatz,  situado  entre el monte del mismo nombre y el Gartzaga. Giramos a la derecha,   Este,   y por las marcas ascendemos al collado de Gartzaga. Giramos a la derecha,  Sureste, para iniciar la subida hacia el Okolin (1.352m);  al cual podemos  subirlo o bordearlo  siguiendo las marcas de la GR 12. Llegaremos a la base del Saioa (03013) y lo bordearemos por la derecha para más adelante llegar al collado de Sagardogi  (04013);  aquí abandonamos las marcas rojas y blancas  que  bajan por la izquierda hacia Artesiaga para  seguir de frente hacia el  Sur. Subiendo la loma, nos encontraremos con hitos que nos llevarán  hacia el Suroeste para alcanzar la cima de Zuriain  (1.408m) (05013) vértice geodésico y buzón.

Descendemos  hacia el Suroeste siguiendo la loma, más abajo descendemos hacia el Sur;  para llegar a  una pista mantenemos la dirección;  sin llegar a una cabaña  situada a la izquierda de la pista (06013),  dejamos la pista y tomamos un camino que desciende a la izquierda  hacia el Sureste. Llegaremos al punto  (07013) cruce de caminos;   iniciamos la subida por el camino  que sube hacia el Sureste, al poco rato el  camino se desvía hacia el  Sur (08013) y en un sube y baja llegamos  hasta el punto  (09013) donde giramos 90º a la izquierda,  Este, para seguir bordeando por el sur el monte  Eride (1.246m). Llegaremos al collado de  Iturrotz  (10013), giramos a la derecha,  Sureste, para iniciar la subida   por  camino con hitos;  llegamos a un collado  y más arriba llegaremos al Burdindogi (1.200m) buzón  (11013). La ermita del mismo  nombre está a 200m. Suroeste  (12013).

Desde la ermita tomamos el  ancho camino que desciende hacia el  Suroeste, lo seguiremos sin tomar ninguna desviación a la derecha;  llegaremos al cruce (13013), nuestro camino continua por la izquierda haciendo un bordeo hacia la izquierda, llegaremos a la regata Zugarraundika (14013) y  seguimos descendiendo paralelos a la misma por su margen izquierda, más abajo la cruzamos para pasar  a la margen derecha y llegar al punto (15013) justo debajo del pueblo de Iragi,  dos puertas metálicas a derecha  e izquierda lo identifican. Giramos a la  izquierda,  Este, un poco más abajo volvemos a cruzar el río  anterior y nos colocamos en su margen izquierda, siguiendo un buen camino llegaremos a la pista que bordea el pantano de Eugi (16013). Giramos a la derecha para llegar al  dique, lo cruzamos y subimos por la carretera hasta el pueblo de Eugi (17013)

Periko taldea

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.